Artxibak
2015/02/27
Itziar Aizpuru : « kolegioak hobekiago sustengatuak izan behar dira »
Prentsaurreko batean, ostiral huntan, Urruñan, Laurent Lopetegui, Hendaia-Hego Euskal kostalde kantonamenduko hautagai ordeak dio : « gure bizimoldea mugazgaindikoa izanez, gure baliabideak elkartu behar ditugu, bereziki jendeen bidaietan.
Lopetegui jauna : « gure baliabideak elkar ditzagun bidaietan, osagarrian eta gazteen alde »
Udan, itsas bidaiak Bidasoan eta Donibane Lohitzuneri buruz bideen autometatzeak guttituko dituzte. Autopista urririk bilakatuz, Urruña-Donibane Lohitzuneko bidearen pasaia erretxagoa litaike. Abiadura Handiko Trenaren heltzearekin Irun-en, Biarritzeko aireportua euro-eskualdekoa izan behar litaike, Hondarribikoa arrapentsatuz. Osagarri eta geriatria mailetan, elkarlanak erran nahi du Gipuzkoako Zahartokian idekiak izaitea hemengo jendeen, SAMU delakoen elkarlana indartzea, Gipuzkoako autista zentro ospetsuen idekitzea hemengo kasuei. Azkenik, gure gazteen geroa ongi preparatzeko gure kolegioetan hiru hizkuntz iksai behar dituzte, frantsesa, euskara eta gaztelera. Pass karta bati esker, kultur eta kirol azpiegiturak baliatzen ahalko dituzte eta gure lurralde mugazgaindikoaren ekital dietan parte hartu ere errexki ».
Ikasle guzien alde borroka gaitezen !
Hezkuntza arloan, Itziar Aizpuru, hautagai titularra eta ikastegiburuak 4 pundu azpimarratu nahi ditu : « baliabideak hobeki zaindu. 20 milioi euro xahutu dira Paueko goi mailako kolegio batentzat, diru ahalbideak joan behar dutelarik lehen lehenik, ikasle guzien alde eta ez pribilegiatu batzuei. Kolegio ikasleen beharrei erantzun behar da orain baino hobekiago. Hurbiltasun arazo bat bada 2 kolegioekin, kantonamendu auzoan 5 badirelarik. Eskolatik baztertzen ari diren ikasleentzat ere, beste departamendu batzuetan egiten den bezala, klase edo barnetegi bereziak xutik ezarri behar dira. Gai huntan ere, mugazgaindiko aspektua ez da aski kontutan hartua. Ikastegi pribatuentzat, zerga zuzentasuna aldarrikatzen dugu ere, bereziki, % 20eko BEZaren diru itzultzea, eraikuntzen egiteko edo araudien errespatzeko inbertsioetan, Kontseilu Orokorrak BEZa errekuperatzen duelako bere inbertsioentzat. Beraz, nahi dugu dirua zuzenki banatua izan dadin, kolegio sare zuzen batean, mugazgaindiko hezkuntz proiektuekin, Lapurdi-Gipuzkoaren gure mugazgaindiko berezitasuna kontutan hartuz ».
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09