Artxibak

2015/03/26

Ipar Buru Batzarren EAJ-PNBren prentsa oharra

EAJ-PNB-k eskertzen ditu lau kantonamenduetan, bere hautagaiei boza eman duten hautesle guziak.

rss Ezagutzera eman
Ipar Buru Batzarren EAJ-PNBren prentsa oharra

ARGAZKIA JAITSI

Gure Alderdiak jarraitu behar du lan egiten Iparraldeko lurralde historiko guzietan, bide jeltzale bat: demokrata eta abertzalea proposatzeko eta herri, biztanle eta lurralde horien etorkizunaren partaide izaiteko.

EAJ-PNB-k orroitarazten du, departamenduko hauteskundeen bigarren itzulirako, gure bozkatzaileak askatasun osoz bozkatzen dutela eta gai direla haien hautua egitea lekuko erronkeen arabera eta departamendu mailan, Iparraldearen interesen defenditzeko hautagai nahiaren arabera. Orroitaraz dezagun heldu den Departamenduko Kontseilariak ardura ukanen duela gogoeta eramaitea Iparraldeko Aglomerazio bati buruz, Hautetsien Kontseiluan. Bere motibazioa kontutan hartua izan behar da.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP