Artxibak

2015/06/19

Nun da « Euskal Herria » lurralde marka ?

Azken egunotan, bi gertakari berri batzuk, Garapen eta Hautetsi Kontseiluek beren gain hartu duten « Euskal Herria » lurralde markaren egitasmoari uko egiten diote.

rss Ezagutzera eman
Nun da « Euskal Herria » lurralde marka ?

ARGAZKIA JAITSI

Turismoaren departamendu Batzordeak « Biarritz-Euskal Herria » egonaldi turistiko bat saltzea erabaki du, frantses turistak ekararazteko. Sortzekotan dagoen Errugbi talde berriaren marketing egitasmoak oinarrizko euskal adierazle batzu ez ditu kontutan hartzen. Publikoki agertutako lehen prototipoek osoki frantsesez dira eta gure lurraldearen hiru koloreak bazterturik gelditzen dira. Gaur diren bezala, egitasmo horiek « Euskal Herria » lurralde markarekin bateraezinak dira.

 

EAJ-PNBk lurralde markaren jabetza bere gain hartu duen Garapen Kontseiluari eta Hautetsi Kontseiluari galdegiten die jarrera bat finkatzea bi egitasmo horiei buruz.

EAJ-PNBk « Euskal Herria » bi marken arteko koordinazio bat galdegiten du ere : Garapen Kontseiluarena eta « Basque Country » ezagutarazten duen Eusko Jaurlaritzakoa.

EAJ-PNBk lankidetza indartsua defenditzen du, Iparraldeko eta Hegoaldeko bi kluster turistikoen artean, nazioarteko bezeroak ekarazteko.

EAJ-PNBk berriro ere azpimagarri bezala ikusten du egiazko politika kudeantza baten eskasa, Iparralde mailan, « Euskal Herria » markaren funtsezko egitasmoa bultzatzeko.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP