Artxibak
2015/09/16
EAJ-PNB eta errefuxiatuen krisia
Gatazka armatuei lotutako migrazioak, Sirian edo Irak-en, erantzun bakartia emaiten ahal ez duten Europako herri guziak unkitzen ditu. Europa mailako larrialdi eta epe luzeko neurriak hartu behar dituzte, bat eginez Batasuna eraiki dituen baloreekin : Gizatasuna, solidariotasuna eta erantzukizuna.
Gizatasuna, jende bakotxa izate bakar eta ordezkaezina da. Solidariotasuna, bakoitzaren biztanleria kopuruaren onartuz zunzentasunean. . Erantzukizuna errefuxiatu hauek hartzeko prozesu mailakatu eta orekatua egiteko; haustura gerta ez dadin herri nortasuna galtzeko beldurra izan dezaketen gizarteekin. Gai hau oso serioa da eta demagogiari ezin zaio tarterik txikiena ere eskaini, are gutxiago herritarren beldurren aurrean talde populista eta xenofoboak indartzen hasiak diren garai honetan. Gizatasuna, Solidariotasuna eta Erantzukizuna mehatxatuak dauden pertsonen errezebitzeko gaitasuna eman dutenak Europar Batasunaren Ituna eta Oinarrizko Eskubideen Kartaren oinarrian daude. Soilik Europa mailako politika bat erantzun baikorra litaike migrazio erronka honen aintzinean.
Europar egitasmoa indartuko da, Europako erantzuna eraginkorrrak badira. Bestela, beldurrak handituko dira eta talde populistak zein xenofoboak gure amets europarra zalantzan jarriko dute.
EAJ-PNBko EBBk zera aldarrikatzen du :
-Europar Batasunak babes eta inmigrazio politikak batzeko printzipioa betetzeari ekin behar dio, Europar agenda osatuz, besteak beste, honako hauek aurreikusiko dituena: babesa emateko europar sistema bideratzea, Europari babesa eskatzen dioten pertsonei sarbide segurua emateko bisatu humanitarioak, gatazka egoeran dauden herrialdeen mugakide diren esparruetan europar babesa eskatzeko eskariak kudeatzeko harrera zentroak irekitzea, europar herrialde ezberdinetan errefuxiatu kuotak banatzeko irizpidea eta sistema definitzea eta Babesa emateko Europar Agentziari (EASO) ematen zaizkion baliabide finantzarioak handitzea, bereziki Grezian eta Italian
-Jazarpenetik edo bortxakeriatik ihesi, beren herrialdetik alde egin duten errefuxiatuei harreraren lehentasuna da. Europar Batasuneko estatu kideei errefuxiatuak hartzeko erantzukizun indibiduala ematen diona, azken aldiko gertakariek sistema hau gainditu dutela erakusten dute. Talde erantzukizuneko mekanismo batek gaurko sistema ordezkatu behar du eraginkorrago izaiteko.
-Premia osoz, gaur egun gatazka herrialdeekin mugakide diren eta errefuxiatu zelaiak dauden esparruetan harrera zentroak ireki behar dira, Europarako babes eta erregistro eskariak kudeatzeko. Beren zelaietan, kopuru handiko Errefuxiatuen harrera segurtatu beha duten Turkia, Libano eta Jordania, bezalako herriek Europaren laguntasun eta babesa lortu behar dute
-Premia osoz jazarri eta justiziaren ardurapean jarri behar dira gizakiekin trafikatzen duten eta ahulenen bizitza, besteak beste emakume eta umeena, arriskutan jartzen duten mafia kriminaletako kideak
- Europar Batasunak Kanpo eta Defentsa Politika bateratua eraiki behar du, operatibotasun osoa izango duen ejertzitoarekin, protagonismo eta eraginkortasun osoz jarduteko, gatazka egoerak ematen diren lekuetan (Siria, Libia, Irak) gudak gelditzea eta bakea eta egonkortasuna lortzeko bitartekaritza lana egiteko
- Europar Batasunak garapenerako lankidetza indartsua eraiki behar du, beharrizanik premiazkoenak identifikatzeko eta ongintzazko laguntasunak emateko orduan eragin sinergikoak eragiteko.
-Frantziak eta Espaniak migrazio eta babes politika bultzatu behar dute Europa mailan
- Euskadi bere historia osoan izan da nazio solidario eta humanista. Zentzu horretan, gure Alderdiak eta erakundeetan duen ordezkaritzak hitza ematen dute Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzapean eta foru eta udal administrazioekin koordinatuta, erakunde sozialekin lankidetzan eta Europar Batasunaren zuzentarauen arabera, Euskadin errefuxiatuak hartzeko eta dagozkion laguntasun ekonomikoak bideratu ahal izateko jarduera plana egingo dutela. EBB honek Euskal Autonomi Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidego eta Iparraldeko erakunde, agintari eta erantzukizuna duten pertsonak animatzen ditu bere ahalmen eta gizatasun osoa, beren solidariotasun eta ardura guztia une honetan arduratzen eta kezkatzen gaituen arazo honen zerbitzura jar dezatela. Eta hori dena egiten du euskal emakume eta gizonok gure historiaren une esanguratsu honetan egoerak eskatzen digun mailan egoten jakingo dugula konbentzituta.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09