Artxibak
2015/10/16
Iparraldeko Elkargoa : Lurralde Elkargoaren %80a
Estadoaren proposamena da eta ez EAJ-PNB eta abertzaleen aldarrikapena. Orain arte, Departamendua edo Iparraldeko Lurralde Elkargoa ukatuak izan zaizkigu frantses Estadoaren gandik.
Berezko zergaren Elkargo bakar horrek, izendatua ere Iparraldeko Elkargoa, « arras onargarria da » hautetsi gehienentzat. « Herri Elkargoen federakuntzak » pobretze handia ekar lezake Iparraldearentzat ; herriei eta Herri Elkargo ttipiegiei zuzendutako diru ekarpenak ttipituko dira eta egoera hortan, etorkizuna nahiko beltza da.
Alderantziz, Iparralde osorako Elkargo bat, Herrialde handiaren bigarren erkidegoa litaike Bordeleko hirinagusiaren ondotik. Eskumen berri batzu lort lezake eta beraz diruztatze berriak, Estadoaren gandik edo delegazioaz Herrialde eta Departamenduaren gandik. Iparraldeko Elkargoa, egitasmo bat da gaurko, bainan ere bereziki Iparraldeko lurraldearen gerorako ; « euskal lurralde » erranaldi politikoa bere zentzu osoa hartzerat hasten da : gogoetatu, antolatu eta guhaurek erabaki, orokorki, Iparraldeko biztanleen bizi kalitatea hobetzeko, gure nortasuna defenditzeko eta indartzeko, eta gure harremanak eta lankidetzak polliki emendatzeko gure auzokide naturalekin, erran nahi baita, Eusko Autonomi Erkidegoa eta Nafarroa.
Hautetsiek xantza historikoa badute. Beren esku dute, beti ukatua izan zaukuna : Iparraldearen erakundetzea, izen bat, aurpegi bat, hots, gure errealitatearen onarpena, bainan ere gure interesak defenditzea.
EAJ-PNBk baia emaiten dio Iparraldeko Elkargo egitasmo honi.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09