Artxibak
2015/10/16
EAJ-PNBk 2015eko Abendoaren Herrialde hauteskundeen hautagaiei galdezketa bat eginen die
Bi hilabete buruan iraganen dira Herrialde hauteskundeak, biztanleriaren nahasmen egoera batean : herrialde kartaren aldaketa da segurki azken hamarkada honetan izan den erakunde aldaketa baliorik gabekoenena eta arinena.
Herrialde horien biltzeak garesti izanen den ariketa teknokratikoa da eta hiritarrak beren hautetsietaz urrunduko duena ere oraindik gehiago. Gure kasuan, Akitania herrialde handi berri hori, Poitou-Charentes eta Limousin-eko lehengo herrialdeak urtuko ditu osoki, Autricha bezain handia izanen den Sud-Ouest erraldoi batean … Herrialde handi hori oraindik podere gehiago emanen dio Bordeleko hiru nagusiari.
Iraganean, EAJ-PNBk Herrialde hauteskundeetan jadanik parte hartu du, emaitza pollitak lortuz : 1998an, 3900 boz eta 2010an, 6300 bozekin. Gauzak ezberdinak dira gaur : abendoko hauteskundeak oso politizatuak eta polarizatuak izanen dira. Hauteskunde horien erronkak toki gutti utziko dute gure nortasun eta lurraldearen defentsarako. Iparraldeko egutegiaren lehentasuna, herrien arteko karta aldaketaren baitan, Prefetak proposatu Iparraldeko Elkargo bakar horren sorreran izanen da. Helburu nagusi hau gure kemen guziak bildu behar ditu.
Zergati horien gatik, EAJ-PNBk zuzenean ez parte hartzea erabaki du. Beraz, gure Alderdiak ez du hautagaitzarik aurkeztuko, ez EAJ-PNBren zerrenda batean ez eta ere beste zerrenda batean. Halarik ere, EAJ-PNBk kanpaina hortan parte hartu nahi du, Iparraldeko interesen defenditzeko hautagai nagusiak, horietan Alain Rousset, gaurko presidentea eta Virginie Calmels, zentro eta eskuinaren zerrendaburua, galdezkatuz.
Laster, EAJ-PNBk hautagaiak galdezkatuko ditu, Iparraldearen aldeko engaiamenduei buruz.
Guttienez, izan behar dira :
-Iparraldeko Elkargo bakar horren eraikitzeko prozesua publikoki sustengatzea
-oinarrizko adostasuna, 5 urteko epean, Iparraldeko Elkargo horrekilan negoziatua izan dadin, kultur eta Herrialde nortasunen eskumen delegazioa (gaur herrialdearena dena)
-oinarrizko eskumena, Iparraldeko Elkargo horrekin eta Estadoarekin negoziatua izan dadin, « euskararen lurralde estatutu » baten esperimentazioa
-sustengu leial bat euskal Euro-Herrialde baten sorreran, Eusko Autonomi Erkidegoaz, Nafarroaz eta Iparraldeko Elkargoaz osaturik.
EAJ-PNBk engaiamendu horiei buruzko zerrenda ezberdinen jarrera ezagutaraziko du, lehen itzulia baino aintzin, Iparraldeko hautesleak argitzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09