Artxibak
2015/10/19
« Bakarrik lasterrago joaiten gira, elgarrekin, urrrunago »
Jean Tellechea, Urruñako herri kontseilaria eta Hego Lapurdiko Elkargoaren kideak, EAJ-PNBren aspaldiko engaiamendu, 2002tik goiti, Lurralde Elkargo baten alde orroitarazi du. Erakusten du zoin diren espero daitezken abantailak Iparraldeko Elkargoaren egitasmo berriarekin.
Lur antolaketaren erantzun bat da kostaldeko lurraldeentzat, lur funtsezko eskasak garapen ekonomikoa oztopatzen baitu, baita ere garraio edo etxebizitzen azpiegiturak, baserriko lurraldeentzat, biztanleriaren dentsitatea eta aurrekontuek inbertsio eta zerbitzuen garapena oztopatzen baitituzte. Ekonomia arloan, adarren estrategiak, lurraldeko marka, turismo estrategiak, baserri estrategiak xutik ezartzen ahalko dira, kanpoan onartutako nortasun berezi bateko lurralde batean.
Hitzarmen eta erakundeen arteko ezkemen bikoizketak, ibilbide, ingurumen, ur eremu edo ur sanoen hornitzeen gaietan, ttipituko dira hautetsientzat. Euskara eta euskal kulturari bigarren hats baten emaiteko parada bat da lurralde politika eta eskumen berezi bati esker. Ezinbesteko parada bat da hiritarrak bizi politikari hurbilarazteko, zerbitzu publikoen sartze erraztasuna handituz.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09