Artxibak
2015/10/29
« Herrialde » hizkuntzen kontrako heriotz zigor bati erantzun
Hizkuntz guttituen eurokartari buruzko Senatoaren erabakiak, kultur ainiztasun eta lurralde errealitateei buruzko mundu politiko zati handi baten betiko jarrera ezkorra erakusten du.
Atzo, bazterketa, eskoletan hizkuntz horiek mintzatzen zutenentzat, gaur, bazterketa, gune publiko eta zozialetan hizkuntz horiek ikasi eta erabili nahi dutenentzat. Beraz, Eurokarta horren aurka bozkatzea, bateraezina da hizkuntz horien salbatzeko eta indartzeko diskurtso batekin.
Frantziak egiazko arazoa dauka bere hizkuntzarekin : bere hezkuntz ereduan, eskola uzten dutenen %8tik 10era letragabekoak dira. Emaitza horrek mundu politikoa kezkatzen du, krispazio nazional baten garaian. Iparraldean, elebitasun goiztiarraren ereduak paregabeko emaitzak lortzen ditu, bereziki euskarazko murgiltze adarrean, gazteen %100ak elebidunak daude eta %80etatik 100era elehirudunak dira ere. Espero dugu emaitza onak lortzen duen eredu horrek hedatua izan dadin Iparraldearentzat, nahi dutenen guzientzat. « Herrialde » hizkuntzak ez dira mehatxua baizik eta parada bat Frantziarentzat.
Norberaren loratze iturri den elebitasun hau, eskolan baikor bada, bizi publikoan ere onartua izan behar da. Lurraldeak ezagutarazi behar diren garai honetan, euskara beren atxikimendu eta nortasun iturri da ere. Azkenean, jarrera ezkor honekilan, Frantziak, bere ordezkari politikoen bidez, bere burua ukatzen du, daukan paregabeko ainiztasun kulturaren oinarrizko zati bat baztertuz.
Europako auzo guziek Eurokarta hau berretsi dute. Horrek erakusten du, beti berdintasuneko batasunaren frantses eredua, Europako ezberdindasuneko batasunaren ereduaren garaitik kanpo dela. Podere zentralaren blokeo berri horrekilan, EAJ-PNBk euskararen lurralde estatutu bat proposatuko du esperimentazio lege bidean oinarriturik, Iparraldeko Herri Elkargo proiektuaren baitan.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09