Artxibak
2015/12/03
4 egitasmo Ipar Euskadirentzat, 6 erantzun herrialde hauteskundeen hautagaien gandik
Herrialde hauteskundeentzat, EAJ-PNBk ez du hautagaitza berezirik aurkeztu. Gure mugimenduak hauteskunde eztabaidan parte hartzen du 10 hautagaiak galdezkatuz, Ipar Euskadi-ren etorkizunaz, egitasmo garrantzitsu batzuei buruz : Herri Elkargoa, euskararen lurralde estatutua, Garapen Agentzia eta euskal euro-herrialdea.
Hautagaitza berezirik ukan gabe, EAJ-PNBk hautesleen hautua errespetatzen du eta arrazoin horren gatik, ez du galdegiten norbaitentzat bozkatzea. Halarik ere, EAJ-PNBk aholku bezala dio, lurraldea, biztanleria eta orohar, Ipar Euskadi-ren interesak hobekienik zintzoki eta eraginkorki kontutan hartzen dituen zerrendari, lehentasuna emaitea. Horietan, zerrendaburuei aurezktutako 4 ekimenak.
6 mugimendu politikoek erantzun dizkigute. Horietan batek, UPR-ek gutun orokor bat bidali digu zehaztasunik gabe, beren web gunea ikusterat gomitatuz beren egitarau orokorra ezagutzeko. Alderdi Zozialista-PRG, Errepublikanoak eta beren kideak, Berdeak, Frantzia Altxa eta Aterabide Berria, gure galdeei zuzenean erantzun dizkigute, beren Herrialde edo/eta Departamenduko zerrendaburuen bidez. Aterabide Berriaren zerrendaburuak azpimarratu digu bere jarrera plazaratzen zuela, Ipar Euskadi-ko hautagai kideen adostasunarekin. Edozoin iritzi ukan ere, gure galdeei ekarri duten interesarentzat, eskertzen ditugu.
Lortutako erantzunak, Alderdi ezberdin horien ardatz nagusietan gutti gora behera kokatzen dira. Frantzia Altxa gutaz oso urrun da. Alderdi Zozialista-PRG, Errepublikanoak eta beren kideak, Berdeak, eta Aterabide Berria mugimenduekin adostasun eremuak eta aintzinamendu batzu badira. EAJ-PNBk Alderdi Zozialista-PRG-ren erantzun zehatza, bereziki preziatu du. (bihar jarraipena)
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09