Artxibak
2015/12/04
Erantzunak 2 gaiei buruz : Herri Elkargoa eta Euskararen lurralde estatutua
Hemen laburbildurik hautagaien erantzunak, bi egitasmoei buruz : Ipar Euskadi-ren Herri Elkargoa eta Euskararen lurralde estatutua.
- Ipar Euskadi-ren Herri Elkargoa
Frantzia Altxa-ren adostasun eza : « Ipar Euskadi-ren Elkargo bat demokraziaren atzerapen bat litaike », euskal kostalde indartu batekin eta baserri mundu ahuldu batekin, gaurko egoeran, herri elkargoek, hirigune/baserrigune oreka segurtatzen dutelarik.
Alderdi Zozialista-PRG, Errepublikanoak eta beren kideak, Berdeak, eta Aterabide Berria-k euskal hautetsi eta Euskaldunei, gai hortaz erabakia hartzen uzten dizkiete. Alderdi Zozialista-PRG-k orroitarazten du « herri elkargoen bateratze galde hau Ipar Euskadiko zinegotzien erabakiaren menpe dago » azpimarratuz Pirineo Atlantikako hautagai kideak « aho batez sustengatzen dutela Herri Elkargo horren sortzea (bai Euskaldunak, bai Biarnesak ere), Alderdi Zozialistaren departamendu Federakuntzak kasik aho batez, bozkatu du bide berdina hartuz ». Errepublikanoak eta beren kideak diote : « Ipar Euskadiren Herri Elkargoaren sorrera Euskaldunen menpe dago ».
Berdeentzat : « Ipar Euskadiren Alderdikideak aspalditik borrokan dabiltzate Ipar Euskadi-ren erakunde berezi batentzat … Lurraldearen biztanleak dute beren lurraldearen etorkizuna erabaki behar, beraz beren aldarrikapenarekin bat eginen dugu ». Aterabide Berriarentzat, « Euskaldunek erabakiko dute nahi dutenez Elkargo bakar bat ».
- Euskararen lurralde estatutua
Errepublikanoak eta beren kideak, lan ardatz hau sustengatzen dute. Alderdi Zozialista-PRG-k Herrialde hizkuntzen eurokarta, lurralde estatutuaren egiteko baldintza bezala hartzen du.
Frantzia Altxa-rentzat : « euskara eta beste herrialde hizkuntzen alde gira … Bainan ez gira herrialde hizkuntzen ko-ofizialtasunaren alde, frantsesaren ahulezia dakarelako ».
Virginie Calmels, Errepublikanoak eta beren kideen zerrendaburuak dio : « euskararen lurralde estatutuaren alde gira ».
Alderdi Zozialista-PRG-k deitoratzen du : « esparru babesleago bat ez dadila segurtatua izan Senadoko gaurko gehiengoaren gatik, gure Errepublikaren Goilegearen aldaketa ez baitu onartu, ezinbesteko baldintza zelarik, herrialde hizkuntzen eurokartaren posibilitateak gauzatzeko eta horietan euskararen lurralde estatutu batena ».
Berdeek sustengatzen dute « Ipar Euskadi bere Elkargoan ukan dezan eskumen delegazio bat euskararen aldeko hizkuntz eta kultur politikan ».
Aterabide Berriak dio : « herrialde hizkuntz kartarentzat, pentsatzen dut Frantses Estadoak ez lukeela batere arriskurik hartuko, sinadurarentzat beharrezkoak ziren 35 neurriak gauzatuz. Euskararentzat zuzentasun neurria litaike egiazki eta egunero mintzatua baita, beste herrialde hizkuntzeekin ez delarik berdin ».
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09