Artxibak
2015/12/04
Hautagaien iritzia Garapen Agentziaz eta Euskal Euroherrialdeaz
Garapen Agentzia eta Euskal Euroherrialdea, bi gai nagusi, Ipar Euskadi-ren gerorako. Hala laburbildurik, hautagaien iritzia bi gai horietaz.
- Ipar Euskadi-ren Garapen Ekonomiko Agentzia
Frantzia Altxa proposamen hau baztertzen du. « Garapen Ekonomiko Agentzia, ez da sortu beharreko tresna egokia, baserri eta hirigune lurraldeen arteko politika ezberdinak eramaiteko ».
Alderdi Zozialista-PRG, Errepublikanoak eta beren kideak eta Berdeak proposamen hau interesatzen zaie. Alderdi Zozialista-PRG-rentzat : « Garapen Agentzia baten sortzea loturik da … Elkargoaren gaiari. Bere antolakuntza, bere kudeantza ez litaike berdin bateratze bat bada edo ez … Gai hau … euskal hautetsien gain da, herrialdea, garapen ekonomiko eragile nagusi bezala, gai mota horiek hurbiletik jarraitzen baditu ere. Nabarmen litaike beste lurralde batzu bezala, Ipar Euskadik horrelako tresna garatzen ahal duela, bere interesa bailitaike hori egitea. Bereizten da bere dinamismo ekonomikoaz, lantegi sortze izpirituaz, bere erakarpenaz eta garapen parte hartze eta erabakien hartzeko momentoan pisu ukaiteko nahiaz, bereziki Herrikoa bezalako aurrezki diru funts eta lurralde inbertsioak lagunduz. Horrelako ekimena baikorki errezebituko genezake ». Errepublikanoak eta beren kideen zerrendaburuak ideia hau bere gain hartzen du : « bixtan dena, pentsatzen dut Ipar Euskadi-ren Garapen Agentzia baten sortzeak euskal lantegien dinamismoa promozionatu eta lagunduko dituela. Herrialdeak horrelako ekimena sustengatuko du ».
Berdeek diote : « heldu den euskal elkargoak, bere baitan, Ipar Euskadi-ren Garapen Agentziaren antolatzearen lana ukanen du ».
- Euskadiren Euro-herrialdea
Frantzia Altxa-k ez du ihardesten zuzenean. « Mugazgaindiko lankidetzen alde gira … Herrialdeen Europa batek Europar Batasuna oraindik gehiago ahuldu lezake borrokan ezarriz, herrialde dirudun eta ahulenak. Bizikidetza Kontinente zaharrean, mehatxaturik litaike ».
Alderdi Zozialista-PRG, Akitania-Euskadi-Nafarroa-ren alde da. Eragin handiago luke zabalagoa izanen baita. Alderdi Zozialista-PRG-k dio : « euskal euroherrialdea xutik da jadanik, Akitania-Euskadi-Nafarroa da. Laster, Akitania-Euskadi-Nafarroa euroherrialdeak euskal hizkuntz eta kultur nortasuna bizi duten lurralde guziak bateratuko ditu », gehituz : « halarik ere, Nafarroa, Euskadi eta Akitania azpi mailako lurraldeen arteko lankidetza, lurralde erakunde horien arteko kudeaketa librean murgiltzen da ».
Errepublikanoak eta beren kideak, Berdeak eta Aterabide Berria euskal euro-herrialdearen alde dira. Errepublikanoen Calmels anderearentzat : « euskal euro-herrialdearen alde naiz, hautagai zozialistak bazterturik utzi duena. Horrelako euroherrialde batek, lurralde osoaren erakargarritasuna segurtatuko du, Europa eta mundu mailan, bere indarguneei esker ». Berdeentzat, « Herri Elkargoarekin, euskal euroherrialdea, mugazgaindiko harremanentzat ezinbesteko tokia izanen da. Pundu hortan ere gure sustengua ekarriko diogu ». Aterabide Berriaren hautagaia euskal euroherrialdearen alde da, azken 20 urtez geroztik.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09