Artxibak
2016/01/25
Pako Arizmendi, Ipar Buru Batzarreko presidente berria
Joan den Larunbatean, Urtarrilaren 23an, EAJ-PNBren Iparraldeko Herrialde Biltzarra, Iparralde eta Aberri mailako barne karguen hautatzeko bildu da.
Pako Arizmendi, aho batez hautatua izan da Ipar Buru Batzarraren presidente berri bezala. Donibane Garazin bizi da, bere haurtzaroa Baionan pasatu du. 62 urte ditu. Donibane Garazin, lantegi bat kudeatzen du. Pako Arizmendi, EAJ-PNBen 2006an sartu da. Baxe-Nafarroa-Xiberoko Herri Biltzarraren presidente eta Donibane Garaziko zinegotzia edo Herri Kontseilaria egona da ere.
Pako Arizmendi, Ipar Buru Batzar arraberritu baten presidentea izanen da. Iparralde mailako exekutiboaren %80a burukide berriak ukanen ditu. IBBko burukide berriak izanen dira :
-Itziar Aizpuru, Hendaiarra, kolegio baten zuzendaria,
-Marielle Aurnague, Uharte Garaztarra, abokata eta herri kontseilari
-Itxaro Bethart, Irulegitarra, lantegiburu
-Jon Dominguez, Hendaiarra, lantegi zuzendaritza baten kide
-Philippe Duhalde, Mauletarra, bere gain langile,
-Txaro Goikolea, Angeluarra, IBBko presidente ohia
-Iñaki Ibarloza, Ziburutarra, erretretan, herri kontseilaria,
-Laurent Marlin, Baionakoa, bere gain langile
-Kauldi Samoreau, Donibane Lohitzundarra, bere gain langile
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09