Artxibak
2016/02/04
Kontra-proposamen arinagoa
Ipar Euskadiko Herri Elkargoaren aurkako auzapezen taldeak beren kontra-proposamena aurkeztu dute : gaurko 10 herri elkargoen mantentzea eta gai amankomun batzuen lantzeko deitu (PMA) polo metropolitano arinduaren tresna berriaren sorrera !
Estadoak eta tokiko hautetsi gehienek sustengatzen duten Herri Elkargo bakarraren alternatiba bezala agertzen da. Ekimen hau, aurkako kritika erretxan da, proposamen sakon batean baino gehiago.
Parlamentuan bozkatu NOTRe legearen helburu nagusiak dira, erakundeak arintzea eta dirua irabaztea baliabideen elkartzeari esker. Herri Elkargoaren egitasmoak helburu horiek betetzen ditu, 10 Herri Elkargoen bateratze eta ahalbideen elkartzea dakarrenarekin. Kontra-proposamenak aldiz ez ditu kontutan hartzen, mail berri bat gehituz PMA berriarekin. Bitxikeria, kudeaketa ona eta legedia errepublikarra axola duten hautetsien gandik.
Kontra-proposamenak, lurraldeen arteko ezberdintasunak handitzen ditu, batuketa bilatu ordez. Kudeaketa ideiak gordetzen duen kontserbatismo berekoi baten eta erakunde indartsu eta egiazko baliabideen bidez, herriaren eraikuntzeko anbizioaren artean, EAJ-PNBk anbizioaren hautua egin du.
Pako Arizmendi IBBko presidentea
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09