Artxibak

2016/02/11

2016a, Ipar Euskadiko Hiri Elkargoaren urtea

Asteartean, Pako Arizmendi, IBBko presidente berria Xiberoan, Maulen zegoen, Philippe Duhalde, IBBko burukide xiberotar eta Itxaro Bethart, herrialdeko zuzendariaren bozeramailearekin.

rss Ezagutzera eman
2016a, Ipar Euskadiko Hiri Elkargoaren urtea

ARGAZKIA JAITSI

Pako Arizmendi-k zehaztatu du 2016an, EAJ-PNBren egitasmo nagusia Iparraldeko Hiri Elkargoa izanen dela. Ipar Euskadiko 158 herrien bozketa erabakigarria erakundetze egitasmo horri buruz 2016ko Martxotik Maiatzara iraganen da. « Egia da podere horrek ez dituela Lurralde Elkargo baten eskumen guziak bilduko, bainan lehen urrats garrantzitsua izanen da ongi aintzinatzeko. Lehen aldikotz, auzapez edo herri guziak ordezkaturik izanen dira elgarren arteko eztabaidak eta egitasmoak eramaiteko ». Pako Arizmendi-rentzat : « azken 20 urte hauetan, aipatutako kostalde eta barnekaldeko lurraldeen arteko osagarritasunen gauzatzeko garaia da ». 

Ipar Euskadiko Hiri Elkarko bakar horren indartzea lehentasun bat izanen da ere. Pako Arizmendi-k proposatzen du podere berri horrek adibidez, bere gain har dezan « EAJ-PNBk landu duen euskararen lurralde estatutu bat, bainan ere euskal euroeskualde baten eraikuntza Eusko Autonomo Erkidego eta Nafarroarekin. Elkargo berri hori bitartekaria izan daiteke Akitania, Euskadi eta Nafarroaren artean ». 

Auzapez batzuen hiri elkargo horren kontrako proposamenaz, Pako Arizmendi-k dio « desinformazio dokumento bat da, informazio dokumento bat baino. Barne antolaketa arindu ordez, mail baerri bat osa lezakete ». 2016a urte erabakigarria izanen da Iparraldeko erakundetzeari buruz. EAJ-PNBk prozesu horren laguntzeko prest da.

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP