Artxibak
2016/02/25
Izaskun Bilbao kezkatuta dago Cameronekin Brexit delakoa saihesteko adostu den akordioaren edukiengatik
EAJ-PNBren eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandica kezkatuta eta arduratuta agertu da Europar Kontseiluaren barruan adostu den akordioaren edukiengatik, Britainia Handiko gobernuak baietzaren alde egin dezan Erresuma Batua Europar Batasunaren barruan egoteari buruz egingo den erreferendumari begira.
Jeltzaleek era berean uste dute abian jarri den negoziaketa prozesua klandestinoa izan dela eta emaitza txarra izan dela Europa federala eraiki eta europar hiritartasun kontzeptua finkatu nahi bada. Bilbao Bararandicak aurreratu duenez, prozesu hau England-exit delakoarekin amai daiteke, Eskoziak eta Galesek Batasunaren barnean egoten saiatuko direlako eta estaturik gabeko europar nazioen erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida irekiko delako " laster ikusiko dugu Eskozia,Gales, Euskadi,Catalunya eta Flandriako hiritarren europartasuna batzea demokrazia kontua dela, tartean oinarrizko eskubideak daudela eta ekimena erabat europazalea dela ".
Izaskun Bilbao Barandicak akordio honi buruz egiten duen balorazioaren testuingurua azaltzeko aurreratu du jeltzaleek 1933 urtean Aberri Eguneko ospakizunak "Euskadi-Europa" goiburupean deitzeko erabili zuten kartela. Parlamentuan EAJ-PNBk iragan mende hasieratik erakutsi duen bokazio europazalearen berri emateko irudi deigarria erakutsirik, Izaskun Bilbaok azpimarratu du " Europa Federala fiknkatzeko prozesua geldiarazten duen akordioak iragan mende hasieratik Europaren aldeko apustua egin duen alderdi batengan sortarazten duen kezka" , europar hiritartasun kontzeptua ahultzen duelako eta egiteko eta negoziatzeko modu ilunean tematzen delako".
EAJ-PNBren aburuz honek eragingo du Erresuma Batuan beste Estatu kideetako herritarren gizarte eskubideak murriztea, irletan gustuko ez dituzten europar arauei betoa jartzeko posibilitatea eta Britainia Handia Europar Batasunaren baitan duen salbuespen egoera finkatzea.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09