Artxibak
2016/03/17
Ipar Euskadiko Hiri Elkargoa : gutti ezagutua den bide luze baten ondorioa
Jean Tellechea : " Gai hau hain bertikala da nun Ipar Euskadi-ko biztanleei zaila zaie ulertzea zergatik hiri elkargo bat sortu gaur, atzo, departamenduaz mintzo zelarik edo berrikiago Lurralde Elkargo berezi batetaz. "
" Alta, biztanleri horren ordezkariak diren hautetsiek, 2016eko Maiatza bururatzearen baino aintzin, beren iritzia eman beharko dute eta erabaki hiri elkargo hori, erantzun bat den :
-batzuk galdegiten duten erakunde sinpfilikazio bati
-gastu publikoen murrizteko beharrari
-krisialdiari aterabide batzuen aurkitzeko lurraldeen indartzeko beharrari
-beste bazuk ere aldarrikatzen duten, nortasun nahiari
-…
Heldu den Martxoaren 23ko Lema Eguna parada bat izanen da orroitarazteko :
-euskal gizarteak ez duela Ipar Euskadi mailako kudeaketa deskubritzen : garrantzitsua da orroitaraztea, badela orain 24 urte (1992an), lurralde garapenarako bide berezia hasi zuela (Euskal Herria 2010), gero Garapen eta Hautetsien Kontseiluak sortu zirela, Estadoarekin eta Erakunde publikoekin hitzarmenak egin zirela, egitasmo egituratzaile batzuei buruz : Teknohiria, Compositadour, Agro eta Lerraketa mailako Kluster-en sorrera, Euskal mendiaren Xarta, EEPren diruztatzea, …
-lehen aldikotz, Estadoa berak proposatzen duela Hiri Elkargo horren egitasmoa, orain arte, tokiko eskakizunak ezetzaren erantzuna ukan zutelarik. Orroitarazi behar da ere herri elkargoak departamendu guzietan bateratzen ari direla, eta ez Ipar Euskadin bakarrik, NOTRe legearen ondorio bezala.
Azkenik orroitarazi behar da Ipar Euskadik bere historioaren talde gogoetaldi berezi bat abiatu duela. Edozoin iritzietako eta lurralde honen xoko guzietako 200 hautetsi baino gehiago, Elkargo bakar horren paradaz gogoetaldi bat eramaiten ari dira, 2014eko Uztailaz geroz eta Elkargo horren antolaketaz, 2015eko Uztailaz geroz.
Ipar Euskadi ez da gehiago urrats baten hasieran. Orain engaiatu behar da. Horretarako, euskal gizarteak jadanik egindako lana ezagutu behar du. Eta horren aurkako boz batzu entzuten baditu, eztabaida libre bat delako entzuten dira. Eta aldaketaren kudeaketan, gizarteak aurre egin behar du beren baitan aldaketaren beldurra daukatenei … Eta erreakzio humanoa da. Aurre egin behar du ere antolaketa berrian, dena galtzeko arriskua dutenei. "
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09