Artxibak
2016/03/18
EAJ-PNB eta Ipar Euskadiko Elkargo bakarra
EAJ-PNBrentzat, erronka nagusia, nortasun eta kudeaketa mailetan kokatzen da.
Alde batetik, nortasuna ez da euskara eta euskal kulturan mugatzen, entzuten den bezala hainbeste aldiz. Nortasuna alor guziak unkitzen ditu, bai ekonomia, lurralde markarekin, ondare tursimoarekin edo lurralde atxikimenduaren gatik tokian bertan sortzeko eta lantegien xutik ezartzeko nahiarekin. Zozial arloan, integratzeko faktore eta talde biziaren faktore bat delako. Nortasunak ekologia ere unkitzen du, lurralde honen zaintzeko eta ondarea datorren belanauldiei ongi helarazteko nahiarekin.
Bestalde, kudeaketa arloak eramaiten gaitu ahal bezain bat ongi antolatzea tokian bertan gai batzuei erantzuteko : lur funtsa, etxebizitza, garraioak, tokiko zerbitzuak edo garapen ekonomikoa.
EAJ-PNB eta Ipar Euskadi-ren erakundea
2002an, EAJ-PNB, lehen mugimendua zen Ipar Euskadi-ren Lurralde Elkargo bat defenditzeko. Garai hartan, Raffarin gobernuak proposatu deserdiratze prozesuan sartu zen EAJ-PNB, bereziki, Frantses Konstituzioan, Lurralde Elkargo berezien egitura sararazi nahi zutelako. 2009an, EAJ-PNBk oraindik bere egitasmoa hobetzen zuen Ipar Euskadi-ren departamenduaren garai bukaera eta Lurralde Elkargoaren garai hasiera aintzinatuz.
Hiri Elkargo bakarraren egitasmoa Estadoaren eskutik dator, NOTRe legearen baitan. Ez da EAJ-PNBren egitasmoa. Bainan, 2014ko Buruilan, EAJ-PNBk proiektu horri buruzko aldeko jarrera hartzen zuen, Lurralde Elkargo berezi baten %80a ordezkatzen duelako. Lehen urrats bat da lurralde honen onarpen eta kudeaketa onean.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09