Artxibak
2016/05/04
Ipar Euskadi bizirik da !
Astearte arrats huntan, urrats erabakigarria gainditua izan da Ipar Euskadi Elkargoaren sorreran.
80, herrien erdiak horren alde dira, biztanleriaren erdia baino gehiago bilduz, % 56.75 hain xuxen. Erakunde horren sortzeko bi baldintzak beterik daude. Lehen aldikotz frantses errepublikaren historian, erakunde publiko batek heldu den Urtarrilaren 1etik goiti, Ipar Euskadi lurralde historikoa ordezkatuko du.
Ipar Euskadi Elkargo horren aldeko herrien bozketa urrundik etortzen da. Militante belanauldien lanaren emaitza da, departamendu eta ondotik, Lurralde Elkargo berezi baten baikortasunak erakutsi ondoren, Estadotik azkenik Elkargo horren egitasmoa lortu dute.
Orrialde berri bat idaztekoa da talde, elkarulertze, anbizio eta pragmatismoaren euskal ohituran. Asmatzen genuen orrialdea, iraganean ezartzen duen gaizki zegoen Ipar Euskadiren denboraldi luzeegia, kapitulu berri bat hasteko, bere egitasmoa defendatzeko eta obratzeko gai izanen den herri heldu batena. Gure herriaren garatzeko, hiritar eta baserritarren arteko lankidetza, toki garrantzitsu bat ukanen duen Ipar Euskadi batean.
Pako Arizmendi, Ipar Euskadi EAJ-PNBren Presidentea
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09