Artxibak
2016/06/03
EAJ-PNBk euskarari dedikatuko dio hurrengo Lema Eguna, ekainaren 8an Hazparnen egingo dena
Ipar Buru Batzarraren presidente Pako Arizmendik mugaren alde bietako euskaltzale guztiak deitzen ditu gure hizkuntzari babesa eta bultzada emateko egingo den hitzaldian parte hartzera.
Ekainaren 8an Hazparnen ospatuko da, EAJ-PNBk antolatuta, aurtengo bigarren Lema Eguna, eta ospakizun eguneko ekitaldi nagusia hitzaldi-eztabaida izango da, herritar guztiei irekia eta Iparraldean euskara babesteko eta bultzatzeko esfortzuari dedikatua.
Ekitaldian euskarari eman beharreko lege babesari buruzko mahai inguru-eztabaida egingo da Euskararen herrialde estatutuari buruz, aldibereko itzulpena eskainiko da eta Fran Dolosor kazetaria izango da mahai ingurua gidatuko duena. Iparralde eta Hegoaldeko herritarrei zuzenduta dagoen eztabaida amaitutakoan bertan bildutakoei ekitaldirako prestatutako mokaduak eskainiko zaizkie eta eguneko jai giroa gozatu ahalko dute.
Mahaiko hizlariak izango dira Beñat Inchauspe, Hazparneko alkatea ; Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikarako Sailburuordea; Itxaro Bethart, EAJ-PNVren bozeramaile eta euskara arloko arduraduna; eta Eneritz Zabaleta, Zuzenbide Publiko alorreko unibertsitarioa.Halaber, ekitaldian ikus-entzunezko lekukotasunak ikusi ahalko dira,besteak beste Erramun Bachoc soziolinguistarena; Mathieu Bergé, EEPren arduradunarena; Thierry Delobel Ikas-bi-ren buruarena; Paxkal Indo, Seaskako buruarena; Irene Noriega Euskal Haziak-eko Administrazio Kontseilukidearekin eta Euskaltzaindiaren presidente Andres Urrutiarena.
Pako Arizmendik,EAJ-PNBren Ipar Buru Batzarraren presidenteak, euskaltzale guztiak deitzen ditu ekitaldi honetara hurbildu daitezen. Hazparneko Haritz Barne zinema aretoetan egingo da ekainaren 8an, 19:00etatik aurrera. Iparraldeko jeltzaleen buruaren esanetan helburua da "euskarari babes legala emateko tresna berezia sortzeko beharraz hitz egitea". Arizmendi era berean adierazi duenez "azken urteotan, Frantzian, aldiro a eztabaidatu izan da erregioetako hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak babesteko beharraz. Konstituzioak hasierako onarpena eman ondoren, Eurokartaren berrespena aztertu da baina oraindik ez du emaitza baikorrik eman. Euskarak Iparraldean bizi duen egoera aztertu ondoren, euskarak babes legala izatearen garrantzia aztertu eta baloratu ahalko dugu, hizkuntzaren suspertzerik emango ez delako legeak babesa eman ezean, eta horren adibide dira Israel, Quebec ,Catalunyako hegoalde eta Hego Euskadiko kasuak”.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09