Artxibak

2016/06/13

« Hizkuntz berreskurapenik ez legezko babespenik gabe »

Astezkenean, Hazparnen, Haritz barne zinegelan iragan da « Euskararen geriza legeari » lotutako Lema Eguna mintzaldi eztabaida.

rss Ezagutzera eman
 « Hizkuntz berreskurapenik ez legezko babespenik gabe »

ARGAZKIA JAITSI

Patxi Baztarrika Hizkuntz politikarako Eusko Jaurlaritzaren sailburuordea argi izan da «  hizkuntz berreskurapen batek lotutako 3 baliabide beharrezkoak ditu : gizarte sustengu azkar bat, hizkuntz politika aktibo bat eta babespen lege kuadro bat ».

 Eneritz Zabaleta, Zuzenbide publikoan unibertsitalariak aurkeztu digu Frantziaren berezitasuna sail horretan : « Frantses moldeko Berdintasunaren izenean, talde eskubide berezirik ez herritar multzo batentzat, eta frantsesaren derrigorrezko erabilpena ». Hala nola eskualde hizkuntzen promozio eremu legala oso baldintzaturik da. Bi bide dira lantzeko : « ondarea eta lurraldetasuna. Konstituzioak herrialde hizkuntzak Frantziaren ondarearen zati bat bezala onartzen ditu. Ondarea baloratzeko ekimenak landu behar dira eta herrialde hizkuntzei lotu. Konstituzioak hizkuntz horiek lurralde elkargoan sailkatzen ditu. Beraz lurralde bati lotuak dira. Eremu ezberdinetan, Errepublikako lurraldeetan, esperimentazioak egiten dira. ZEP adibidez, « zone d’éducation prioritaire » delako horietan. Bide hori iker dezagun ».

 Itxaro Bethart, EAJ-PNB-ren bozeramaileak, euskararen  lurralde estatutuaren proiektua aurkeztu du « herrialde erakunde berria euskararen promozioaren eramailea izanen da. Gaur egungo huts gune eta koofizialitatearen artean, herrialde estatutu moldeko aterabide bat atzeman behar dugu. Proiektu horrek hiru parte ditu : gaur egun diren arau ezberdinen sailkapena egin hizkuntz horien baliapena segurtatzeko ; lurralde botereen esperimentazioa plantan eman legearengain pasatzeko edo estatuaren boterea sail horretan, euskal herria igortzeko eta erakunde publikoetan euskaren presentzia kontratupetu ».

 Herrialde hizkuntz guttituen eurokartaren porrotatik landa, ez da etsipenari lekua utzi behar, baizik eta itxaropenari eta Ipar Euskadi Lurralde Elkargoaren baitan eraiki beharreko egitasmo bati.

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP