Artxibak
2016/06/23
Erresuma Batuan erreferenduma : EAJ-PNB, baiarentzat
Mikel Burzako, EBBren kanpo ekintza gaietarako arduraduna, Jokin Bildarratz, EAJ-PNBren senatariarekin, Eskozian, Edimburg-etan da, Erresuma Batuan, Europari buruzko jarrera dagoen erreferenduma hurbiletik jarraitzeko.
Mikel Burzako-k dio : « Eskoziak Europari "baietz" esanguratsua emango dio. Eskozia eta Euskadi naziook asko dugu esateko europar eraikuntzaren prozesuan, eta elkarrekin egin behar dugu ".
EAJ-PNBk, bere 120 urteotan, betidanik izan du nazioartera begirako bokazio argia. "Europar Batasunak bere sasoian sortu zituen familia bi handietako bat osatzen dugu … onartuko ez duguna da Erresuma Batuak, mundu mailako geopolitikan duen garrantziarekin, Europar Batasunetik joaitea ». Burzako jaunak dio : « Europak hurrengo urteotan bi norabidetan joango diren erabaki garrantzitsuak hartu beharko ditu. Lehenengo eta behin, termino politikoetan, monetaren batasunean, zergen batasunean, kanpo politikan eta segurtasunean Europa indartsuagoa eraikitzeko lana egitea. Eta bigarrenez, herritargoarengandik hurbilago egongo den Europaren alde egitea, jendearen arazo errealak konponduko dituen Europa. Horrek ere suposatzen du toki erakundeak indartzea, hau da, Udalak, gurea moduko gobernu erregionalak, hiritargoarengandik hurbilen dauden gobernuak diren neurrian”.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09