Artxibak

2016/07/15

EAJ-PNBko EBB (Aberri Zuzendaritza)-ren komunikatua Nizako atentatua dela eta

Atzo Nizan erregistratu zen sarraskiaren aurrean, EAJ-PNVk honakoa adierazi nahi du:

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNBko EBB (Aberri Zuzendaritza)-ren komunikatua Nizako atentatua dela eta

ARGAZKIA JAITSI

1)      Gure kondena sendoena atzo Nizan gertatu zen ekintza terrorista bihotz gabe eta bereizi gabearen aurrean, gutxienez 84 pertsona errugabeen bizia eraman duena, hauen artean, ume txiki askorena. Ez dago helbururik, ez dago arrazoinik, ez dago federik indarkeria justifikatuko dutenik, dela yihadista edo beste edozein jatorrikoa. Hala erakutsi izan du Historiak aldi ezberdinetan. Euskal hiritarrok ere bagara egiaztapen horren lekuko.

2)      Gure solidariotasuna eta elkartasun osoa biktimen senide, lagun eta ingurukoei eta Frantziar herri osoarekin, atzo jai eguna sarraski krudelarekin amaitzen zela ikusi baitzuten.

3)      Europar Batasuna, azken urte hauetan, eraso terroristen eszenatoki izan da, eta mundu mailan europarrok bake, askatasun eta demokrazia erreferente egin gaituen baloreak indartu eta aldeztu behar ditu. Halako basakeriek eragiten diguten minaren eta amorruaren gainetik ere, gure sinesmenak eta usteak indartu behar ditugu, eta indartzen ditugu, eta halako terrore ekintzen aurrean erantzun bat eta bakarra dagoela adierazten dugu: demokrazia indartsuagoa, bake sendoagoa eta askatasun zabalagoa.

4)      Argi daukagu oso zaila dela halako ekintza suizida eta bereizi gabeen egileak antzemateko, atxilotzeko eta indargabetzeko lana, eta Europako agintariei eskatzen diegu Batasuna osatzen duten Estatu eta lurralde guztietan halako talde eta pertsonak ikertzeko lanak indartzea.Hortaz, legearen pisu osoa erori beharko da hurkoak erailtzeko eta hiltzeko prest dauden guztien gainean.

5)      Beharrezko dugu segurtasun alorretik ere erantzun bat ematea, baina horrek ezin du inola ere gainditu legeei zor zaien errespeturik zorrotzena eta, bereziki, emakume eta gizon guztiok ditugun eskubideei dagokienez. Zentzu honetan, EAJ-PNVk euskal gizartea deitzen du gizarte talde zehatz batzuk seinalatzeko edo gertakari honen errua leporatzeko tentaldian eror ez dadin, basakeria honen errudun izatetik urrun egonda ere, beraiek baitira zentzugabekeria honen kalteturik nagusienak. Gizarte bidezkoagoa, integratuagoa, gardenagoaren alde egitea, arrazakeria eta xenofobiarik gabeko gizartea eraikitzeko lana da bakearen eta askatasunaren alde egitea. Lan hori gu guztion eginkizuna eta ardura da, pertsonena zein botere publiko guztiena.

6)      Amorru eta harridura une hauetan, komenigarria da gogoratzea euskal hiritargoaren gehiengoa, europar emakume eta gizon gehienak fanatismoaren eta indarkeriaren aurrean bakea, askatasuna, demokrazia, hitza eta bizikidetza jartzeko prest gaudela. Azken finean, ankerkeria hau fermuki borrokatzeko prest gaude, baina beti gizatasuna eta humanismoa oinarri hartuta.

 

Atentatu horren ondotik eta biktimei bere elkartasuna adierazteko, EAJ-PNBk igandean, Ikurriña besta karietan, Donibane Garaziko karriketan egingo zuen martxa ezeztatzen du.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP