Artxibak
2016/07/19
Ikurriña besta : sekulan baino beharrezko anaitasuna
2016. Ikurriña besta Uztaila 17ko igande honetan iragan da, Donibane Garazin, dolu egun batez, Nizako atentatuaren ondotik.
Garaziko karriketan iragan behar zen ibilaldia, ikurriñekin, ezeztatua izan da, neurritasuna eta biktimei zor diegun omenaldia baitezpadakoak zirelako.
Biziak jarraitzen du. Pauso baten egiteko egun alaia, eztabaida politikoak alde batean utziz. EAJ-PNB eta Jeltzaleak maiten duten famili izpiritu hori elgarretaratze honetan zegoen. Ikurriña, anaitasun egun horren jende ezberdinen ikur bateratzailea da. Euskadi-ren molde berezian loturik dauden jende guzien ikurriña da. Arana Goiri anaien asmaketaren ondorioa izanik, EAJ-PNBko Alderdikideen ikur garrantzitsu bat egoiten da, Bilbon, 1894ko Uztailaren 14an, duela 122 urte, lehen aldikotz publikoki agertu ondoren.
100 bat jende bildu dira Donibane Garazi, Baxe Nafarroako herri nagusiaren merkatu estalian. Egun berezi horrentzat, Herriko Etxeak, dolu modean, ikurriña bat ezarri zuen frantses bandera batekin. Ikurriñari aurresku bat egin eta zintzur bustitze baten ondotik, Ali-k etxeko sukaldaria eta bere lagunek preparatu janariaz gozatu dira Alderdikide eta Alderdizaleak. Solasaldiak, kantuak, musika, birla jokoa, soka tira, arratsalde lasai batean eta ainitzean iragan dira. Hiltze erokeri batean direnei, erantzun hoberena elgarrekilako gogo batean bizitzea da.
Bestalde, Hego Euskaditik etorri EGIko gazte batzuk besta hortan parte hartu dute ere, Ipar Euskadiko gazte batzuekin lehen harremana eginez. Txalo handi bat gazte horiei, elgarretaratze honi jarraipen bat izanen delako. Eskertze berezi bat Baxe-Nafarroa-Xiberoko Herri Biltzarraren Alderdikide antolatzaile eraginkorrei.
Bizi luzea ikurriña eta EAJ-PNBri !
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09