Artxibak
2016/09/30
Lema Eguna : tokikoa ekoiztu eta konsumitu, Urriaren 7an, Baionan
Laborantxa herrikoia eta iraunkorra garatzen ari da Euskal Herrian. Hurbiltasun zirkuito horieri esker, hiriko kontsumitzaileak, barnekaldeko baserriko ekoizpen horiek ukaiten ahal ote ditu ?
Hurrengo mintzaldi-eztabaida, Lema Eguna, 2016eko Urriaren 7 an, ostiralarekin, Aviron Baionako egoitzan (trofeon gelan), iluntzeko 7etatik 9 ak arte iraganen da. Eztaibada horren inguruan, parte hartzaile hauek izanen ditugu :
Laurent Marlin - EAJ-PNB eko boza
Jean Michel Berho - Etxe ekoizleen elkartea – Idoki
Iker Elosegi – Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Isabelle Capdeville – Inter – AMAPs
Martine Bisauta – Baionako auzapezordea, garapen iraunkorra ordezkaria
Jean René Etchegaray – Baionako auzapeza ere gurekin hor izanen da.
BLE elkartetik ere lekukotasun bat ukanen dugu
Bideo lekukotasunak : Maite Charritton, Uztartu Kluster-arentzat, tokiko mozkinen kontsumazioari buruzko inkesta. Tokiko eragile batzuen aurkezpena : Maryse Cachenaut, (Lurrama), Baionako Breuer Amapekoak, Patrick Salaberri, Laborantza herrikoien elkartekoa eta Idokikoa, Dominique Larramendi, medikua. Sartzea urririk da bat bateko itzulpen batekin.
Gaualdiaren lerrokatzea :
lehen zati batean, gaiaren aurkezpena eginen dugu. Zer da laborantza herrikoia eta iraunkorra ? kalitatezko ekoizpenak, zirkuito laburrak, tokiko zirkuitoak ? Euskal Herriko Laborantzan, laborarien pizua gure herriaren laborantza orokorrean. Zirkuito laburren laborantza mota ezberdinak Euskal Herrian.
Bigarren zati batean, zergatik baikorra da bai ekoizle bai bezeroentzat zirkuito laburren baliatzea ? Erronka ekonomikoak, ingurugiroenak, zozialak, osagarri publikoa … ?
Hirugarren zati batean, eztabaida : ze gero tokiko zirkuito horientzat eta laborantza herrikoiarentzat ? Tokiko zirkuito eta zirkuito laburren hein berean egoitea edo garatzea ? Ze garapen : leku gero ta handiagoa banaketa sail klasikoetan edo banaketa klasiko horien sailetan sartzea ? Beste bide bat oraindik ? janari kudeantza desmartxak zer dio ? Ipar Euzkadiko Herri Elkargoak papel bat jo lezake sail horien antolakuntzan ?
Bururatzeko Lurzaindiako Martine Canart eta Martine Bisauta-ren lekukotasunak lur funtsaren gaiari buruz.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09