Artxibak

2016/12/13

Mintzaldi-eztabaida « Lema Eguna » : Autonomi energetikoa Euskal Herrian, Abendoaren 9an, ostiralean, Maulen

Hizlariak : Bixente Uhalde, I-Ener, lantegi herritarraren langilea, Beñat Arrabit, Arrosa-ko auzapeza, Garazi-Baigorriko Herri Elkargoburuordea, Mixel Etchebest, Maule-ko auzapeza, Xiberoako Herri Elkargoburuordea

rss Ezagutzera eman
Mintzaldi-eztabaida « Lema Eguna » : Autonomi energetikoa Euskal Herrian, Abendoaren 9an, ostiralean, Maulen

ARGAZKIA JAITSI

Bideo-lekukotasunak : Pierra Etcheberry, laboraria, egur energi ekoizlea, Mitikile, Jean Pelle Iriart, Alozeko auzapeza, Xiberoa-ko Herri Elkargoburuordea, Peio Etxeleku, langilea, berotasun sarea, Fredi Biscarry, ingeniari, Cap-Terre eta Jean Louis Harignordoquy « Laka », « Ibai Errekak »eko presidentordea eta « Hemen »-eko langile ohia

 

Ipar Euskadi-ren gerorako garrantzitsua izanen den energien gaia ahalbideratu du gaualdi honek. Dakigunez energia da gizaki ihardu guzien oinarria. TEPOS  (energi positiboko lurraldea) delako desmartxak aitzinarazi ditu, lurralde bakoitzak, dituen ahal energetikoekin, egin duen pentsaketa lana bai eta ere sortutako egitasmoa. Dominique Boscq, Xiberoko Herri Elkargoburuak, bainan ere Jacques Barreix, Xiberoko batzorde sindikataburuak beren lurrraldearen gogoetak eta ekintzak aipatu dizkigute. Sail honetan aitzinatuenak diren Xiberuan eta Garazi Baigorrin, egur-energia baliabide nagusienetariko bat da.

I-Ener enpresako Bixente Uhalde-k zehaztu duen bezala, “ energi kontsumo apaltze hoberena da kontsumitzen ez den energia. Energi berriztagarri guziek eragin bat badute ingurumenaren gain, baina berriztagarriak ez direnei konparatuz askoz apalagoa “. I-Ener-en lana energi berriztagarrien garapena da Ipar Euskadin. Gaur, lantegi honek fotoboltaikoa garatzen du eraikuntza publikoetan. Iguzkia gerorako energi bat da ere bai, hemen gaindi.

Gure artalde gune huntan, metanizazioa, lantzeko saila da ere. Hidroelektrizitatea garrantzitsuenetariko bat da, bereziki Xiberuan. Etchebest jaunak adierazi du, proiektu ezberdinak, “ gizartearen onargarritasunari “ lotuak direla. B. Arrabit, Garazi-Baigorri Herri Elkargoburu jeltzaleak azpimarratu du :  “ Nafarroan, eolikoak onartuak dira eta lurraldearen argindarraren %80ak ekoizten du. Aste batez, Nafarroako energi behar osoa segurtatu dute “. Gaualdiko momentu azkarrenetariko bat izan da, Jean Louis Harignordoquy, “ Ibai Errekak“ elkartearen presidentordeak azaldu duelarik Frantses gobernuak ezartzen dituen traba legalak : “ Europak galdatzen du energi berriztagarriak garatuak izan daitezen, eta hidroelektrizitatea horien barne da, baina bere aldetik, frantses Estatuak garapen hori oztopatzen du “. Begiraleetan zen, sail hortako profesionala, Christine Etchegoien andereak, Harignordoquy jaunaren erranekin bat egin du. Beñat Arrabit jaunak ere kondenatu du “ Frantses estadoaren joko bikoitza “. Hidroelektrizitatearen garapena lanaren aldekoa litaike, bai mantenimenduan edo material hidrolelektrikoa.

Herri elkargo berriak ahalbideratuko ote ditu energi berriztagarri horiek ? Goizegi erantzuteko. Arrabit eta Etchebest jaunek adierazi dute hautetsien lehentasuna, sorkuntza honen plantan ezartzea dela. Energiaren saila ez da berez elkargo baten eskumen bat, baina sail ainitz hunkizen ditu : bizilekua, garraioak edo lurraldearen antolaketa. Energia agentzian baten sorkuntza xumeki aipatua izan da. Ipar Euskadi mailako proiektu baten sortzeko nahikeriari azkarki lotua da. Eta Harignordoquy jaunak zehaztu duen bezala : “ nuklearra lanjerosa den testuinguru batean “.

Argazkia : Pierre Alex fotografia

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP