Artxibak
2016/12/16
Vinci-k euskara mespretxatzen du
Vinci multinazionalak kontrolatzen duen, ASF delako Hego Frantziako Autopistek, Beskoitze-Baiona pasaia, autopistaz aldatzen dute. Seinaletika taula berriak, baizik frantsesez emanak izan dira, euskararen agertzerik gabe.
Vinci-k euskara kondutan hartu behar du Ipar Euskadin izanez. Orroitarazten diogu Vinci-ri, Euskal Herrian girela eta galdegiten diogu taulak bi hizkuntzetan emaitea. Eta geroari begira, gertatzen bada, ordaingailu elebidunak emaitea eta ordainlekuetan egiazko langile elebidunak lanaraztea.
Hego Euskadin, autopistetaz arduratzen diren, Araba Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek, eta Nafarroako foru Gobernuak, horien erakunde publikoen bidez, euskararen presentzia bermatzen dute autopistetan gaztelerarekin, leku berdina ukanez. Ordainlekuetan, gidari batek euskara baliatzen badu, arduradunak gai dira euskaraz erantzuteko.
Ipar Euskadin, euskarari lotutako eragileen ezberdintasunak, Vinci adibide bat baizik denez besteen artean, ez du gune guzietan gure hizkuntzaren baliatze sakon baten inguruko elkarrekilako ekintza bat ahalbideratzen. Gure lurraldearen Herri Elkargo berriak, euskararen estatutu berezi batekin, geldituko luke barreatze hau, animatzeko eragile guziak, euskararen alde lan egitea.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09