Artxibak

2016/12/21

Josu Erkoreka : « berri baikorra »

Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Luhuso-n ETA-ren armak zituzten 5 atxilotuen askapenaz mintzatu da, goiz huntan, Radio Euskadi-n, euskal irrati publikoan.

rss Ezagutzera eman
Josu Erkoreka : « berri baikorra »

ARGAZKIA JAITSI

Zer diozu 5 pertsona atxilotuen askapenaz, hastapen batean baino kargu arinagoekin ?

Berri baikorra da. Orokorki, euskal gizarteak zion pertsona horiek ez zutela deliturik egin nahi, ez eta parte hartu sare terrorista batean, bainan bakarrik lagundu ETAren desarmaketa. Beren nahia, beren intentzioa zen. Epailearen lehen oharrak bide berdinean doaz. Pundu huntan, epaile eta gizarte perzepzioak bat egitea, baikorra da.

Eta orain, zer da alternatiba ?

Desarmaketari dagokionez, Lehendakaria argiki mintzatu da joan den egunean. Eusko Jaurlaritzak, indarrean dagoen proposamen bat plazaratu du, 2014eko Abendoan. ETAren desarmaketa osoa nahi duen proposamena, molde ordenatu eta egiaztatu batean. ETAk proposamen hau baztertu du. Bainan indarrean dago. Baikor izan daiteke giroa lasaitzen badu eta bortitzkeri bururatze ordenatua errexten badu. Hala zer erran dezakegun Eusko Jaurlaritzatik. 2014eko Abendoaren eskaintza errepikatzen dugu.

Hori Gobernu españolaren baimenarekin egin litaike ?

Hori egin daiteke Eusko Jaurlaritzaren neurriekin, bai juridikoki, bere eskumen eremuan eta baita ere, politikoki.

Ezin dut pentsatu Ertzaintza-ren arduradun batzu Auzitegi Nazionalean ?

Nik ere ez. Egin daiteke molde aski kalkulatu eta gogoetatsu batean, hori gerta ez daiteken.

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP