Artxibak

2017/01/24

Jean René Etchegaray, presidentea

1936 an, Hegoaldean sortu zen Euskal Autonomi Erkidegoa. 80 urte berantago, 2017 an Ipar Euskadik bere erakundetzea lortzen du.

rss Ezagutzera eman
Jean René Etchegaray, presidentea

ARGAZKIA JAITSI

Urratsez urrats Euskal Hirigune Elkargoa gaurko errealitatean kokatzen da atzo Jean René Etchegaray elkargoaren lehen presidentea hautatu ondoren. EAJ-PNB-k zoriontzen du Baionako auzapeza kargu berri honendako.

 

EAJ-PNB-rentzat, elkargo hau ez da bururapen bat, abiapuntu bat baizik. Elkargo hortan alderdikidez eta alderdizalez ordezkatua den EAJ-PNB-k, elkartasun izpirituan, emandako hitzaren errespetuan eta anbizioan oinarritua eta bazterketarik gabekoa den euskal gobernantza proiektu bat sustengatuko du, lurralde honen biztanle guzieri zuzendua.

 

 

                                                                                              Pako Arizmendi

                                                                                              EAJ-PNBren Ipar Buru Batzarraren presidentea

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP