Artxibak
2017/02/06
Abiaduraz aldatzeko, euskararen lurralde estatutu batentzat
Urtarrilaren 31 an, asteartean, Asanblada Nazionalak testu berri bat bozkatu du lurralde hizkuntzen alde. Horren onartzearen lehen urratsa gainditua da. Orain Senatuak bozkatzekoa du.
Zuhurtziarekin jokatzea hobe dugu ber motako hainbat proiektuen porrot egiteaz geroz.
Eaj-Pnb-k legezko aitzinamendu guziak sustengatzen ditu. Irakaskuntza eta zerbitzu publikoen arloetan ibiltzen da lege proposamen hau. Baina lanjerrean diren hizkuntzen egoera berpizteko beharrezkoa denaren askoz guttiago ekarriko du. Podere zentraleko legearen blokeoa oso indartsua da.
Eaj-Pnb-k, handinahiko proiektu osagarri bat sustengatzen du, euskal hiriguneak kudeatuko duen lurralde estatutu bat. Estatutu hunek, sailkatu, esperimentatu eta hitzartu nahi du. Diren arauak sailkatu, bertako eragileak sustengatzeko, zuzenbideak ahalbideratzen ez dituen neurri zonbait esperimentatu eta Ipar Euskadiko zerbitzu publiko guziekin, euskararen presentzia hitzartu.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09