Artxibak

2017/02/14

Oztopatu beharreko egitasmoa

Sudmine enpresak ikerketa proposamen bat egin du Lapurdiko 11 herrietan, bere urre ateratze langintzarentzat. Normalki, urre ateratzeak ondorio latzak baditu ingurumenarentzat : ingurunearen andeatzea, uren kutsatzea, lurra baliaezinak bilakatzea … Pundu horietan, Sudmine-k ez du kausitu gizartearen lasaitzea.

rss Ezagutzera eman
Oztopatu beharreko egitasmoa

ARGAZKIA JAITSI

Beraz, Eaj-Pnb, Lapurdi barnekaldean, Kanbo, Ezpeleta eta Senpere inguruan aurreikusiak diren urre ikerketen kontra jartzen da. Erdi hiri erdi baserri den lurralde honek, lur funts tentsioak baditu ere, kausitu du bere lurrei balioa ematea eta lurralde huntako urrea diren jarduera ekonomikoen sortzea : Ezpeletako biperra, Ossau-Iraty eta itsasuko gereziako sormarkak. Proiektu honek, ahultzen ahal du aspalditik segurtatua izan den oreka, interes orokorra segurtatu gabe.

 

Eaj-Pnb damutzen du Ipar Euskadiko  kargudun politikoek botererik ez ukaitea, gisa horretako gaietan. Gizartearen kontsulta plantan emana bada ere, Estatua erabakitzaile bakarra gelditzen da, urre ikerketa  galde honen baieztatzeko edo ez.

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP