Artxibak

2017/04/10

EAJ-PNBk ondo baloratu du ETAren armagabetze “zilegi, behin betiko eta kontrakonturik gabea”

Ipar Buru Batzarreko presidente Pako Arizmendik talde jeltzalea ordezkatu du larunbat arratsaldez Baionan ospatu den ekitaldian: “Orain bake eta bizikidetzaren alde lan egiten jarraitu behar dugu, eta ETAk desagertzerainoko bidea egin beharko du”

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNBk ondo baloratu du ETAren armagabetze “zilegi, behin betiko eta kontrakonturik gabea”

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNBren Euzkadi Buru Batzarrak ondo baloratu du larunbateko gertakaria, zeinetan ETAk bere armagabetzeari ekin dion,  eraginkortasun osoz, erakunde armatua izateari uzteko. EBBk ondo baloratu du gaur Iparraldean egin diren ekitaldietan eman den normaltasun giroa, egun osoa arazorik gabe eta bakean igaro delako. Baionan egin den ekitaldi nagusian izan da Pako Arizmendi, Ipar Buru Batzarreko presidentea. Arizmendi San Andres plazan jarritako taula gainera igo da, beste talde politikoekin eta gizarte eragileekin batera, `Bakearen Artisauek´ eginiko lanarekiko, EAJ-PNB-ren atxikimendua erakusteko.

Arizmendik goizeko jardunaren jarraipena egin du `Bakearen Artisauek “  Lapurdiko hiriburuko Euskal Museoan prestatu duten gunetik. “Pozik gaude  ETAren armategien kokapenetan armak entregatzeko egin diren egintzak bakean egin direlako, azkenean armategi  horiek guztiak Frantziako agintarien kontrolpean geratu direlarik. `Bakearen Artisauen´  konpromisoa txalotu nahi dugu eta Frantziako Estatuak gaurko egunez erakutsi duen jarrera azpimarratu nahi dugu”, esan du Arizmendik. IBBko presidenteak era berean txalotu nahi izan du Eusko Jaurlaritzak eta Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordeak helburu honen alde egin duten lan handia.

Arizmendik baieztatu du gaurko eguna  bidearen “mugarri” bat izan dela eta  ez bidearen amaiera. “ Gaurko eguna egun garrantzitsua da, armagabetze zilegi, behin betiko eta kontrakonturik gabea konfirmatu delako, baina lanean jarraitu beharko dugu gure herrian bakea eta bizikidetza finkatzeko. Gaur gertatu dena ere bada  ETAren desagerpenera eraman beharko duen beste urrats bat ” . Buruzagi jeltzaleak bereziki gogoratu nahi izan ditu " terrore eta indarkeria hamarkada luze hauek utzi dizkiguten biktimak ”.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP