Artxibak

2017/04/18

EAJ-PNBk Euskararen lurralde estatutua proposatzen du.

Beñat Arrabit, Hizkuntz politikaz arduradun Euskal Elkargoan eta IV. bozkaeremuko hautagaiak, EAJ-ren egitasmo berritua aurkeztu du. Berarekin, Jean Tellechea eta Laurent Marlin, hautagaiak beste bi bozkaeremuetan.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNBk Euskararen lurralde estatutua proposatzen du.

ARGAZKIA JAITSI

Presidentzial hauteskunde garai honetan eta presidente berri bat boterera etortzeko den momentuan, EAJ-PNB Euskal Herriarentzat garrantzitsua den proiektu bat defenditzen du, 5 urteko mandatu berri honetan plantan ezarria izan beharko dena.

Euskara, norberaren garapena eta lurralde garapenaren laguntzaile

Zer da estatutu honen norabidea ? Guretzat, euskara ez da gure lurraldearen hizkuntz historikoa beizik, baina elebitasun goiztiarrari eta aberaste kulturalari esker loratze pertsonala ahalbideratzen duen gauza ere bai. Gure lurraldearen irudi azkar baten bermea izanez, garapen ekonomiko ere laguntzen du ere adibidez. Hizkuntza egoera larri batean den momentuan, beherakadaren maldan diren %20 hiztunekin, euskararen arrabultzatzea sekula bezain presatuagoa da. Ez da amets bat, beste batzuek kausitu dute, Kebeken, Israelen, Katalunian edota Hego Euskal Herrian. Horiek guzietan, hizkuntza babesten duen legezko estatutu bat, lotutako hiru gakoetarik bat izan da. Ez da hizkuntzarik salbatua izan dena legezko babespenik gabe. Horrez gain, gizartearen nahikeri bat eta bere alde joango den hizkuntz politika bat beharrezkoa dira. Hobekuntzak egitekoak dira bi arlo hauetan eta estatutu batek hori errextuko du.

Ko-ofizialtasunaren bidean

Eaj-Pnb-k kontsideratzen du, koofizialetik hurbiltzeko, estatutu hau lehen urrats handi bat izango dela, koofizialtasunaren aurka eta hizkuntz eskubide berezituen aurka egoiten den frantses estadu honetan. Estatutuaren berezitasuna : Estadoaren engaiamendu handiena bultzatzea. . Euskal Elkargoak du estatutu hau eramanen, helburua da, Estadoarekin batera Euskal Herriko tamaineko babespen estatutu berezi bat finkatzea. Hiru ardatz baditu : diren legeen sailkapena, esperimentatu aitzinago joateko eta partaide publikoekin hitzartu.  

3 adarreko estatutua

-Diren legeen sailkapena 

Euskara baliatzen duten aktore publikoak segurtatu behar dira, horien ekintzak legezkoak direnez dudak dituztelako. Kontseilu konstituzionalean, Estado Kontseiluan, irakaskuntzan edota jurizprudentzian bilatu behar da euskararen presentzia segurtatzen duen legezko erabaki bat. Adibidez, 1999ko Ekainaren 15-ean Kontseilu Konztituzionalak, erabaki batean, onartzen zuen lurraldeetako hizkuntzen baliatzea itzulpenentzat eta bere presentzia onartzea, irakaskuntzan, ikerketetan eta ikus entzunezko komunikazioan. Hizkuntz guttituen Eurokartaren 39 erabakiak plantan eman litaizke Euskal Herrian. Zaintze erakundea plantan ezarriko da, administrazioaren zerbitzu publiko edo ez publikoen ekintzak begiztatzeko eta beharrez zuzentzeko. 

-Esperimentatu aitzina joateko 

Konstituzioaren 37.1 (legezko derogazioa) eta 72 - 4.marra (eskumenen lekualdatzea) artikuluek esperimentazioa ahalbideratzen dute. Lege esperimentazio baimen berezi adibidea : salbuespen bat falloux legeari, erlijio gabeko elkarte munduko murgiltze sailentzat diru laguntzak, euskal irakaskuntzaren eskaintza orokortuaren prinzipio eta moduak : murgiltze sistema euskaraz, sail elebiduna euskara-frantsesa, Estadua eta Euskal Elkargoaren artean, irakasle postu berriak elkar diruztatu sail publikoan, tokiko eskola egitarauak edo euskaraz pasatzeko baxoko gaiak. Gehienik euskaldun diren eremuetan, eta jendartearekin kontaktuan sartzeko beharrezkoa den lanentzat, euskararen jakintza ekartzeko parada.

-Lankide publikoekin hitzartu

Akitania Berriarekin, Eskualde kulturen promozioaren eskumenaren delegazioa lortuz aparte, 

Harrea zerbitzuetan, langileen formakuntzan, barne seinaletikan, kanpoko komunikazio ekintzetan, dokumentu administratiboen elebitasunean, euskararen presentzia segurtatu, lankide publikoekin

Horietan, Estadoaren administrazioak (Baionako azpi-prefetura, tresor publikoa, auzitegia, enpleguaren etxea, …) ; Lurralde kolektibitateak (herriko etxeak, …) Establizamendu publikoak ( Ganbara kontsularioak, Miarritzeko aireportua, … ), publikoari buruzko zerbitzuak ( posta, geltokiak, EDF, France telecom,…) eta komunikabide publioak. 

Mugazgaindiko lan partaidetza bat ere aurreikusia da, Euskal Autonomi eta Nafarroako Foru Erkidegoarekin, berehalako partaidetza bat, komunikabide publikoei eta erakaskuntzari buruz, euskal erakasle eskasari aintzin egiteko.

Gaskoiar hizkuntzak adar berezi bat ukanen du ere. Gaskoiar eragileekin landu behar da.

 

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP