Artxibak
2017/04/25
EAJ-PNB Macron- en alde agertzen da
Igande honetan, Frantziako presidente hauteskundeen emaitzek, ohiko bi gobernantza alderdien porrotarekin, gizartearen aldaketa nahi handi bat adierazi dute.
Bi aterabide gelditzen dira : Le Pen anderea eta EAJ-PNB-ren alderantzizko ideiak dituen Fronte Nazionale bat : ezberdintasun kulturalaren baztertzea, Europar Batasunaren baztertzea, desentralizazioaren baztertzea eta frantses zentralismokeriaren azkartzea,. Macron jaunak, jarrera demokratikoago bat erakutsi du, pentsamolde ezberdinei idekia, bereziki, Europar Batasunaren azkartze baten alde jarriz. Frantziako Presidente hauteskundeen bigarren itzuliarentzat beraz, EAJ-PNB, Macron-en alde agertzen da.
Halarik ere, EAJ-PNB kritikoa da Macron jaunaren egitasmoari begira, bereziki, jarrera batentzat : desentralizazioari begira oso ahul gelditzen da, eta frantses zentralismokeria orokorki onartzen du. EAJ-PNB-rentzat, egiazko aterabideak eta aldaketak, jendeetaz hurbil izanen den tokiko lanetik etorriko dira, mundializazio garai honetan, Europa azkarrago batek baizik babestuko gaituelarik.
Pako Arizmendi
IBB-ko presidenta
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09