Artxibak
2017/06/13
Eaj-Pnb-ren jarrera Legebiltzarrerako hauteskundeen bigarren itzulirako
Eaj-Pnb-ko euskal eta demokrata hautagaiek, Euskal Herriaren garapenerako beharrezkoa den frantses lurraldeen babespena ukan dute gai nagusitzat legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzulian aurkeztutako programarekin.
Proiektu horrek 2200 euskal hautesle konbentzitu ditu. Eskertzen ditugu erakutsitako konfiantzagatik ; horiei esker alderdiak aitzina segitzen du, ezker eskuin banaketatik kanpo interes orokorrak motibaturik.
Hauteskundeen bigarren itzulia ispiritu berdinarekin jokatuko dugu.
Hautagaiak, haien proiektu eta sinesteentzat sustengatuko ditugu, etiketa politikoak kontutan hartu gabe.
Euskal herriko erronken eta desentralizazioaren alde lan egin duten hautagaiak sustengatuko ditugu, gai instituzionala eta euskararen babespena, Frantses Legebiltzarraren parean babesteko dozier garrantzitsuak direlarik.
4. bozkaeremuan, ezin dugu Lassalle jauna sustengatu, bere diputatu ibilbidea ez baita sekula eraginkorra izan Euskal Herriko proiektu handientzat.
4. bozkaeremuko lurraldean ezezaguna den Corrégé jaunaren alde ez gira jartzen ahal ere.
5. bozkaeremuan, Colette Capdevielle anderea sustengatuko dugu. Betidanik engaiamendu azkar bat erakutsi du euskal lurraldearen alde, lehenik euskal departamenduarentzat, euskal hirigunearentzat eta berriki euskalde hizkuntzen aldeko lege bat promozionatuz.
6. bozkaeremuan Vincent Bru jauna sustengatuko dugu, orain dela aspaldi engaiatu da euskara eta euskal kulturaren alde, bereziki euskal kulturaren sustengu sindikatuaren presidente karguarekin. Bere engaiamendu fermua lehenik euskal departamendu baten alde eta ondotik euskal hirigunearen alde garrantzitsua izan da Kanboko eremuan.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09