Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2017/08/31

Elgarrekin Ipar Euskadi eta Biarnoarentzat

« Elgar / Amassada » senadore zerrendaren hautagaiek beren egitaraua aurkeztu dute. Zerrenda hortan dira PoC eta Eaj-Pnb-ren bi mugimenduen alderdikide batzu.

rss Ezagutzera eman
Elgarrekin Ipar Euskadi eta Biarnoarentzat

ARGAZKIA JAITSI

« Lurralde Elkargoen hautagaiak »

Asmo bakar bat daukate : lurraldeetatik eta lurraldeentzat lan egin, anbizio pertsonalen eta Pariseko alderdien manaketetaz urrun egonez. Jean Tellechea, Urruñako auzapezordeak zerrenda hau eramaiten du eta deplauki dio : « tokiko elkargoentzat borrokatzen gira. Hauteskunde hauetan, hautagai batzuek lurraldea gaia aipatzen dute. Baina, hauteskunde presidentzialetan eta legebiltzarrekotan, ez ditugu entzun, ezta ere beren alderdiak, gai hortaz mintzatzen. Sarkozy, Hollande eta orain Macron presidenteen agindupean, lurralde elkargoek, ahalbide garrantzitsuak galdu dituzte. Tokiko zerga argi eta egonkorra aldarrikatzen dugu ! ».

Lurraldeetatik lan egin : « dena arrapentsatu behar da tokiko mailan »

Thérèse de Boissezon, bigarrena zerrendan, PoC-eko alderdikidea eta Lescar herriaren zinegotziarentzat : « Biarnoak, tokiko enplegu gune ezberdinen arteko aberastasuna banatu behar du. Dena arrapentsatu behar da tokiko mailan, bereziki ingurumenean ». De Boissezon andereak dio ere : « horrek erran nahi du ere neurri orokorrak gauzatu tokian bertan. Ikastetxeen jangeletan, bio apairuen egiteko, lan egin beharko da ikastetxe, tokiko bio ekoizle eta zirkuito laburren artean. »

Jean Tellecheak zerrendaren izpiritua laburbiltzen du. « Guretzat, garapen ekonomikoa, zoziala eta kulturalaren gakoa, nortasuna da. Horri esker, lantegien aldeko energi guziak ezartzen ditugu, elkartasunaren aldeko energi guziak ezartzen ditugu, gure kulturaren aldeko energi guziak ezartzen ditugu ».

Lurraldeentzat lan egin : « lurralde batentzat, elkargo bat »

« Lurralde batentzat, elkargo baten printzipioa » defenditzen dute hautagaiek.  « Biarnoak eta Ipar Euskadik, bakotxak bere lurralde elkargoa behar du ».

Lurralde bakotxak, bere gain har lezake euskara edo gaskoiaren lurralde estatutu baten kudeaketa. Energia, ekonomia edo goi mailako formakuntzen bezalako gai gakoentzat, Agentzia bat sortu behar da, lurralde bakotxaren mailan. Senatariek, Estadoaren engaiamendua lortu behar dute egitasmo horientzat, tokiko aktoreak bilduz ere. Zerbitzu publikoen konferentzia esperimental batek, aintzinetik jokatuz, irtenbideak atseman behar ditu ere, adibidez, eskolen hesteko arazoari.

Egitasmo azkarrak Biarnoa eta Ipar Euskadi-rentzat. Denbora berean, gaurko senatariek balantze ahul bat daukate gai garrantzitsuetan. Jean Tellecheak orroitarazten du : « baserriko berpizteen guneak, baitezpadakoak dira, zailtasunean diren herrientzat. Lantegien, hotelen edo landetxeen karguen kentzea ekartzen du sailkapen honek. Ipar Euskadin, ez da herri bat ere sartzen sailkapen hortan, Biarnoan, 82 herri dira bakarrik, 250 bat herri gune hortan direlarik, Landesetan edo Pirineo Handietan ! »

 

« Frantzia, azken herri zentralisatuak, gure esku nahi dugun garapena oztopatzen du »

Daniel Daraspe, zerrendaren hirugarrena, Xiberoko Berrogaineko auzapezordeak, bururatzen du orroitaraziz : « Italia, Espania, Alemania edo Erresuma Batua, eskualdeka antolatuak dira, bainan Frantzia ez. Parisek gure ordez erabakiak hartzen jarraitzen du. Eskisto gazaren kontra da bainan urrezko mehategien egitasmoen alde izan daiteke, ez bagira ados ere ! ».

Senadoan, dudarik ez. Baitezpadakoa izanen da, Biarnoa eta Ipar Euskadi elgarrekin defenditzeko asmo bakarra duten senatariak.

 

 

Elgar/Amassada zerrendaren hautagaiak

1-      Jean Tellechea, Urruñako auzapezordea, garapen ekonomikoaz arduradun

2-      Thérèse  de Boissezon, Lescar herriaren auzapezorde delegatua, kutur okzitandarraren arduradun

3-      Daniel Daraspe, Berrogaineko auzapezordea, Euskal Herri Elkargoaren ordezkaria

 

4-      Gaxuxa Elhorga-Dargains, Donibane Lohitzuneko auzpezorde delegatua, euskaraz, ondareaz eta euskal kulturaz arduradun

Erran du : « gaur segur naiz hurbiltasuna ez dela sekulan hain garrantzitsua izan ».

5-      Leopold Darritchon,  Bastidako auzapez ohia eta Kontseilari Orokor ohia

Erran du : « 31 urtez, Bastidako auzapez eta 6 urtez Kontseilari Orokor egon ondoren, nere berme ttipia ekarri nahi diot zerrenda honen sinesgarritasunari ».

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP