Artxibak

2017/09/20

EAJ-PNBk elkartasuna adierazi dio Kataluniako gizarteari, eta bere borondatearen adierazpena ahalbidetzea eta errespatatzea exijitu du.

Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak adierazpena sinatu du EH Bildu eta Elkarrekin Podemos taldeekin batera, Katalunian egind operazio poliziala salatzeko.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNBk elkartasuna adierazi dio Kataluniako gizarteari, eta bere borondatearen adierazpena ahalbidetzea eta errespatatzea exijitu du.

ARGAZKIA JAITSI

Estatuko segurtasun indar eta kidegoek gaur Katalunian burututako operazioaren aintzinean, EAJ-PNBk babesa eta elkartasuna adierazten die Generalitateko Gobernuari, Parlament-ari eta herri katalan osoari. Talde jeltzaleak adierazpena sinatu du Eusko Legebiltzarrean, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosekin batera. Adierazpenak, espainiar Gobernuaren estrategia salatzeaz gain, galdegiten dio “ Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetatzea ”. 

Hiru alderdiek konpromisoa berretsi dute oinarrizko printzipio demokratiko guztiekin, eta Mariano Rajoyren gobernuari galdetu diote bertan behera utz dezala oinarrizko askatasunen kontrako eta demokraziaren funtsezko printzipioen kontrako estrategia. Sinatzaileen ustez, horrelako ekintzek kezka sortzen dute, “ egitateen bidez Kataluniako autonomian esku hartzeagatik ”.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP