Artxibak

2017/09/26

France 3 Euskal Herri hestea, Ipar Euskadi guttiestea da

Duela egun batzu, beste tokiko edizioekin batera, France 3 Euskal Herriaren berri saila hestearen erabakiaren berria jakin dute tokiko langileek, « arazo ekonomikoentzat ».

rss Ezagutzera eman
France 3 Euskal Herri hestea, Ipar Euskadi guttiestea da

ARGAZKIA JAITSI

Erabaki hori heldu den Ekainean bete daiteke, gure tokiko berri sailarentzat. EAJ-PNBk neurri zentralista hori salatzen du. Hemengo errealitatearekin deus ikustekoa duen erabakia da, emankizun horren arrakasta eta Euskal Elkargo berriaren sortzea kontutan harturik.

Ipar Euskadik bere telebista publikoa behar du, tokiko eragileei hitza emaiten jarraitzeko, kirol, kultur, ekonomia, ingurumen edo zozial alorretan. Ipar Euskadik bere telebista publikoa behar du, orain gure lurralde mailan, hartu erabaki politikoak azaltzeko. Ipar Euskadik bere telebista publikoa behar du euskararen alde lanean hartzeko.

Jadanik 2012an, France 3 Euskal Herri mehatxatua izan zen. Gehiengo politikoak aldatzen dira, baina zentralismoak jarraitzen du. Macron presidentea, Bercy eta Kultur Ministeritza erabaki horren arduradun zuzenak dira. France 3 Euskal Herri hestearen salaketa mugimendua osoki sustengatzen du EAJ-PNBk eta galdegiten die lurralde huntako deputatu eta senatariei, Parisen eraginkorrak izaitea. Euskal Hirigune Elkargoko hautetsiei France 3 Euskal Herri sustengatzea galdegiten die EAJ-PNBk, baita ere gogoeta bat eramaitea tokiko telebista publiko bati buruz, departamendua, eskualdea eta Estadoaren partaidetzarekin.

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP