Artxibak
2017/09/28
Katalunia : bozkatzea da aterabidea eta bozketaren debekua, arazoa
EAJ-PNBk bere elkartasun osoa adierazten die Katalan erakundeei eta atxiloketak eta debekuak pairatu dituztenei, azken egunotan. Egoera hau zentzugabekeri demokratikoa eta akats politiko nagusi bat da.
Katalunia, Euskadi bezala, nazio gisa, geroaren erabakitzeko eskubidea dauka. Horren gauzatzeko, eskubidea eta betebeharra daukate erakunde katalanek.
Iraganean, Espanian, Katalandarrak eta Euskaldunak, beti elgarrekin egon gira, guda zibilaren garaian, herbestaldian, frankismoaren diktaduran, transizio demokratikoan eta 2006az geroztik, PPk errekurtso bat egin zuelarik, Estatutu Katalan berriaren kontra. Katalanekin egoiten jarraituko dugu herrien erabakitze eskubidearen borrokan.
Kataluniarentzat aterabide bat aurkitzea, lehentasuna bihurtzen da guretzat, Espanian. Gure eragin eta mediazio gaitasunak Kataluniaren alde, ezartzen ditugu, aterabide zuzen eta demokratiko baten alde. Bozkatzea da aterabide bakarra.
Madrileko gobernua deitzen dugu, indar jokorik ez egitea, polizia eta auzitegi alorretan. Gobernu katalanak antolatu erreferenduma behar diren baldintzetan iragan behar da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09