Artxibak
2017/10/02
“ Indarkeria izan da Kataluniar herriaren eskari politiko, baketsu eta demokratikoari eman zaion erantzuna ”
Partido Popularrak eta Espainiako Gobernuak “oraindik ez dute onartzen Estatu ereduarekin daukaten arazo larria”
Itxaso Atutxak, EAJ-PNBren EBBren burukideak, Bartzelonatik azaldu du Euzkadi Buru Batzarrak atsekabe handiz eta oso kezkatuta bizi dituela, Kataluniako hiritargoa hautestontzietara deitua izan zen egunean, erregistratu diren gertakariak. “Kataluniar herriak eginiko dei politiko, baketsu eta demokratikoari eman zaion erantzuna gaur Kataluniako herri eta kaleetan egikaritu den indarkeria izan dela salatu behar dugu”, baieztatu du Atutxak.
“Asteak daramatzagu itunpeko erreferendum bat galdegiten”, erran du Atutxak. “Kataluniar herriak eta bere erakundeek erabakiko zutena errespetatzea exijitzen genuen, herriak eta erakundeek errespetu hori merezi dutelako. Exijitu egin dugu baina ez dugu errespetu hori ikusi. Bi eredu elkarren kontra ikusi ditugu. Alde batetik, herri bat izateko borondatea askatasunez, bakean eta demokrazia bidez adierazi nahi duenaren eredua. Beste alde batetik Espainiako Gobernuaren eredua; kataluniar herriari kasurik egin ez dionaren eredua, kataluniar auziari konponbide politiko eta demokratikoa eragotzi dionaren eredua; boto orriaren aurrean Polizia kalera atera duen eta jarrera bortitz eta biolentoa erakutsi duenaren eredua”, deitoratu du burukide jeltzaleak.
Atutxak EBB osoaren izenean hitz eginez kritikatu duenez, “ Espainiako gobernuak erakutsi du ez dela gai izan urteak daramatzan eta oraindik iraun duen gatazka bati aterabide politiko eta demokratikoa emateko. Agian pentsatuko zuen urriaren 1a etzela sekulan etorriko. Etorri ez ezik, kataluniar herriak bere erabakiekiko eskatzen zuen errespetua eta hauteskunde eguna normaltasun osoz egin ahal izateko bakea ere, ezinezko gertatu dira. Eta larriena da, kataluniar herriak prozesu hau baketsu eta demokratikoa izan zedin egin duen guzia eginda ere, Espainiako gobernua jarrera bortitzarekin etorri dela”. , “Katalunia nazioa da eta, nazioa den aldetik, eskubide politikoak ditu. Kataluniako herritarrek beren iritzia askatasun osoz adierazteko eskubidea dute. Eta erakundeek, gaur egun duten moduan, kataluniar herria hautestontzietara deitzeko behar besteko zilegitasuna dute, herri gisa definitzeko interesa eta desioa adieraztera deitzeko, alegia”.
Kataluniako gertakariek EAJ-PNBk Partido Popularrarekin eta Espainiako Gobernuarekin eta, bereziki, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorren inguruan dituen harremanetan eraginik izango ote duten galdetuta, Atutxak argi bezain sendo hitz egin du. “ Bizi dugun egoera larri honetan aurrekontuei buruz hitz egitea, arduragabekeria eta arinkeria handia da. Aurrekontuak dira gaur egun PPk eta Espainiako Gobernuak une honetan daukaten arazorik txikiena. Une honetan, Estatuko Aurrekontuak ez daude EAJren ardura edo kezken artean. Gainerako alderdiekin dituen harremanetan baino, PPk eta Espainiako Gobernuak arazo hau nola konponduko duten pentsatu behar dute, eta egoera honek Espainiako beste alderdi batzuei ere exijitzen die beren jarrera azaltzea. PPk ondo pentsatu behar du Estatu ereduarekin daukan arazoa nola konponduko duen. Eta arazo hau berau, konpontzeke dago oraindik Estatuko beste hainbat tokitan, besteak beste Euskadin. PPk eta Espainiako gobernuak oraindik ez dute onartu arazo larri bat dutela beren estatu ereduarekin, zinez arazo serioa”.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09