Artxibak
2017/10/05
Katalunia: Izaskun Bilbaok Europako Parlamentura eta Europako Kontseilura eraman du Urkullu lehendakariak bitartekaritza eskatzeko zabaldu duen proposamena
Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteordeak eskari formala aurkeztu du Kataluniako krisia Europako Kontseiluaren agendan jasotzeko eta gatazkari elkarrizketa bidezko irtenbidea ematea xede.
Izaskun Bilbao Barandicak osoko bilkuran azaldu du Lehendakaria Jean Claude Junckerrekin hitz egin zuela eta bere burua eskaini zuela Europaren bitartekaritza lana bultzatzeko. Ildo beretik gogoratu zuenez, Europar Batasuna “ez zen elkarri gaitzespenak eginaz eta legearen mugak baliatuaz eraiki, baizik eta elkarri entzunaz,ulertuaz eta elkarren artean eraikiaz”.
Testuinguru honetan, euskal eurodiputatuak gaur parte hartu du Parlamentuan Europako Kontseiluaren bilera prestatzeko egin den eztabaidan. Izaskun Bilbao Barandicak era berean eskatu du Katalunian bizi duten arazoa agendan jaso dezatela “estatu kide baten egonkortasuna jokoan dagoelako eta, ondorioz, Batasunaren egonkortasuna ere bai”.
EAJko ordezkariak gogoratu duenez Kataluniako krisiari buruz egin duen eskariak bat egiten du jeltzaleek europar proiektuan jarri duten fede onarekin: “Europazaleak gara, sortzaileen baloreetan sinesten dugu eta oso kezkatuta gaude, isilik geratzeak eta blokeoa edo indarkeria baliatzeak ez dutelako balio izango soilik politikaren bitartez konponduko den arazoari irtenbidea bilatzeko. Funtsezko eskubideez ari gara”.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09