Artxibak
2017/10/11
Katalunya - Puigdemont-ek elgarrizketarako atea zabaldu du, Espainiako Gobernuak Govern-ekin hitz egiteko bidea ideki behar du
Puigdemont presidenteak eta Kataluniako Govern-ek elgarrizketarako atea ideki dute gaur. Atea zabal-zabalik utzi dute, argi eta garbi. Hainbat aste eman dituzte, epea zabalik utzi dute tentsioak arintzeko eta elgarrizketa bidera itzultzeko.
EAJ-PNBren aldetik betidanik defendatu dugu elgarrizketa, negoziaketa eta akordioa direla zinez balio duten bideak, Kataluniak gaur egun bizi duena moduko gatazka politikoak konpontzeko, azken finean, hiritargoari bere etorkizuna botoen bidez erabakitzeko eskubidea eskaintzeko aukera ematea xede. Estatuko eta Kataluniako erakunde guztiei dei egiten diegu aterabide bidezko eta demokratikoa negozia dezaten. Govern-ek erabakimen osoz elkarrizketaren aldeko aldarria egin du gaur. Horren aintzinean espero dugu Espainiako Gobernuak ere Govern-ekin elkarrizketa bide bat zabal dezala.
Urriaren 10 honek elkarrizketa bide nahikoa zabaltzea nahi dugu, eta Espainiako Gobernuak, behingoz, arazo politiko bati erantzun politiko bat emateko urratsa eman dezala. Hemen ez dago lekurik indarkeria baliatzen duten neurrientzat edo arazoa are gehiago gaiztotzea ekarriko duten neurri hertsatzaileentzat. Politika egiteko garaia da, maiuskulaz idatzitako Politika egiteko sasoia, elgarri ezberdintasunak eta zailtasunak aitortuaz, elgarrekin hitz egiten hasteko eta legalitatea eta zilegitasun demokratikoa uztartuko dituen konponbideak bilatzeko.
Argazkia : Sabin Etxea, EAJ-PNBren egoitza nagusia, Bilbon.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09