Artxibak
2017/11/03
EAJren Aberri Batzarrak 155aren eta atxiloketen aurkako kontzentrazioa egin du ‘Beti Kataluniarekin‘ leloaz
‘Beti Kataluniarekin’. EAJ-PNVren Aberri Batzarrak, Alderdiaren organo gorenak, kontzentrazioa egin du, hamar minutuz, isilik, Sabin Etxea aurrean. Horrela, 155. artikuluaren eta atxiloketen ondoriozko egoera salatu du, Presidenteordea eta Generalitateko zazpi Conseller atxilotuak izan ondoren. Ekitaldiaren helburua izan da elkartasuna adieraztea herritar katalanen ordezkari legitimoei. EBB, bere osotasunean, Andoni Ortuzar alderdiko lehendakariaren gidaritzapean, Aberri Batzarreko kideak lagundu nahi izan ditu kontzentrazioan. Alderdi jeltzaleko ordezkari gorenaren ondoan Mireia Zarate, Koldo Mediavilla, Joseba Aurrekoetxea, Mikel Burzako, Kepa Aldama, Mª Eugenia Arrizabalaga, Ana Esther Furundarena eta Iñaki Txueka burukideak, eta José Antonio Suso (ABB), Itxaso Atutxa (BBB), Joseba Egibar (GBB), Unai Hualde (NBB) eta Pako Arizmendi (IBB) herrialde-exekutiben presidenteak izan dira.
‘Beti Kataluniarekin’. Halaxe izan da jeltzaleen ehun urtetik gorako historian zehar, eta berdin jarraituko du. Hori dela eta, Euzkadi Buru Batzarrak parte hartu du azaroaren 11an, Bartzelonan izan zen manifestazioan. Kataluniako indar soberanistek deitu zuten elkarretaratze hori, Catalunyako Governeko hainbat kideren atxiloeta salatze aldera. EBBk deitoratu eta arbuiatu egin zuen atzo Audientzia Nazionalaren erabakia. Gainera, espainiar Estatuko politikaren judizializazioa berehala bertan behera uztea ere exijitu zuen, hala nola José Manuel Maza Estatuko fiskal nagusia bat-batean kargugabetzea.
Horrez gain, Euzkadi Buru Batzarrak erabaki zuen ez duela bat egingo Bilbon izan zen manifestazioarekin, Ezker Abertzaleak eta beste eragile politiko eta sozial batzuek deitutakoarekin. EAJk gogora ekarri du bat egin duela modu plural eta integratzailean deitutako bi manifestazioekin, alegia, Gure Esku Dagok Kataluniarekiko elkartasuna erakusteko deitutakoekin, eta baita izaera bereko kontzentrazioekin ere. Euskal erakundeetan erregistratutako adierazpen guztietan, Kataluniako agintari legitimoen erabakien alde egin du EAJk. Aurka bozkatu zuen Senatuan egindako bozketetan: bai 155. artikulua aintzat hartzekoan bai aplikatzeko egindakoan. EAJk posizio argia erakutsi zuen atzo, Kataluniako subiranotasunaren ordezkari legitimoak atxilotzearen kontra. Eta EAJ Bartzelonan izan da, hilak 11an Kataluniako alderdi abertzale eta soberanistekin, espetxeratutako politikarien askatasuna exijitzeko, eta Kataluniarekin bat egin behar duelako.
Kataluniako herriarekin dugun elkartasun-grina ez dago ezbaian. EAJ goitik behera bat dator Bilboko manifestazioaren leloarekin, baina ez dator bat ekimena prestatzeko moduarekin. Zoritxarrez, deialdiak ez ditu aurreko bien baldintzak betetzen. Guztion artean hala erabakitzen dugunean eta beharrezkoa denean mobilizatuko gara, baina ez da gure asmoa euskal gizartea etengabe mobilizatzen aritzea. Prest gaude etorkizunean ekintza partekatuak egiteko beste indar politiko eta sozial batzuen eskutik. Gure gertutasuna indarrean dago, mahai gainean. Baina EAJk elkarretaratze batean parte hartzeko elkarlana egon beharko da, ikuspegi zabala, pluraltasuna eta integratzeko borondatea. Hori guztia gailendu beharko dira, eta ez batzuen edo besteen estrategiak.
Azken hilean, euskal gizartea bi aldiz irten da kalera modu jendetsuan. Zoritxarrez, Kataluniako gertaeren bilakaeraren arabera, litekeena da hemen ere, Euskadin, mobilizazio gehiago egitea. Indarrez eta modu plural eta integratzailean irteteko, Kataluniak markatu behar du pauta, noiz eta nola. Eta guk halaxe egingo dugu. Beti Kataluniarekin, eta Katalunian.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09