Artxibak

2017/11/11

EAJk Europa mailan hizkuntza aniztasuna babesteko legea aldarrikatu du eta Estrasburgora eramango du Frantziako elebakartasuna

Pako Arizmendik eta Izaskun Bilbaok Baionan iragarri dute Beñat Arrabit jeltzaleak datorren ostegunean euskararen alde eginez hitz egingo duela Europako Gutxiengoen Intertaldean.

rss Ezagutzera eman
EAJk Europa mailan hizkuntza aniztasuna babesteko legea aldarrikatu du eta Estrasburgora eramango du Frantziako elebakartasuna

ARGAZKIA JAITSI

Frantziak hizkuntza aniztasuna errespetatzeko estandarrari muzin egiten diolako diskriminazioa pairatzen duten bost erkidegoetako ordezkariren agerraldiak aukera emango dio EAJri Europa mailan hizkuntza ofizialen hiztunen eskubideak bermatzeko legeria loteslea berriz ere aldarrikatzeko. Ipar Buru Batzarreko presidente Pako Arizmendik eta ALDE taldeko presidenteorde eta eurodiputatu jeltzale Izaskun Bilbao Barandicak ekimen hau aurkeztu dute Baionan.

Ekimen hau abian jartzeko hitzordua azaroaren 16rako hitzartu da eta Estrasburgon izango da. Egun horretan Europar Parlamentuko Gutxiengoen intertaldeak, gutxitutako edo estaturik ez duten erkidego edo nazionalitateen eskubideak defendatzeko lana egiten duen 70 pertsonek osatutako lantaldeak, Bretoiera, Alsaziara, Okzitaniera, kataluniera eta Euskara frantziar lurraldean babesteko eta beren erabilera sustatzeko lana egiten duten bost nazionalitateetako ordezkarien agerraldiak hartuko ditu. Hain zuzen ere, aurkezpen hori egingo dute EAJ-PNBren Ipar Buru Batzarreko presidente Pako Arizmendik; Beñat Arrabit, alkate eta Iparraldea hartzen duen Lurralde Elkargoko presidente ordeak; Yves Le Coadic, Bretoi Alderdiko Kontseilu Nazionalaren ordezkaria, Jordi Vera, "Oui au pays catalan " mugimenduaren koordinatzailea; Andrée Muchenbach, Alsaziako Unser Land-eko presidenteak eta Geli Grande, National Occitan Party-ko presidente-kideak.

Ordezkari jeltzale biek ekimen hau Europako diputatu talde hau garatzen ari den lanaren barruan eman den urrats giza aurkeztu dute, hau da, Europar Batasunak legeria loteslea izan dezan berrogeita hamar milioi europar hiritarren oinarrizko eskubideak babesteko, europar hauek Europa barruan dauden nazio komunitate tradizionaletako kideak diren aldetik.

Izaskun Bilbao Barandicak azpimarratu duenez Europar Parlamentuak iragan legealdian ere “Alfonsi txostena” izenekoa onartu zuen, “txosten honen alde bozkatu zuten 645 botoek, kontrakoa bozkatu zuten 26en aurrean, argi erakusten dute legeria loteslea behar dela eta gai hau oinarrizko eskubideekin zerikusia duen arazoa den aldetik aztertu beharra dagoela”. Euskal eurodiputatuak azaldu duenez “gaur egun, Europar Batasunean, hiritarren hizkuntza eskubideak lotuago daude hizkuntza erkidegoen estatus juridiko politikoarekin erkidego hauek Giza Eskubideen Europako kartak aitortzen dituen eskubideak dituzten hiztunak izatearekin baino. Gaur egun Europako hiritar horiek guztiek desparekotasuna eta diskriminazioa sufritzen dute”.

Azkenik, egoera horretan dauden europar guztiak animatu ditu ekimenak proposatzera eta zentzu horretan onartuko direnak babestera “aldarrikapen beharrezko hau” babestea xede, eta konbentzituta esan du bere ustetan Macrón presidenteak eta bere gobernuak bete egingo dituztela Frantziak bere hizkuntza aniztasunaren kontra aplikatzen duen politika aldatzeko hartu dituzten konpromisoak.

Euskararen Erakunde Publikoko presidente eta Iparraldeko Elkargo Bakarreko Hizkuntza Politikorako presidente orde eta Arrosako alkate Beñat Arrabitek hizkuntza politikarako arduraduna den aldetik azpimarratu duenez “egunetik egunera gero eta gehiago sufritzen ari gara Frantziaren aldetik euskararen aldeko politika aktiboak bermatzeko ematen ez digun lege babesik eza. Gero eta eragozpen gehiago jartzen dizkigute eta oztopoak gero eta handiagoak dira gizarteak euskara gehiago nahi duelako. Esate baterako, irakaskuntzan: euskaraz irakasteko eskola pribatuak eraikitzeko inbertsioak ezinezko gertatzen dira. Bestalde, oraindik legeak ez du baimentzen irakaskuntza publikoan euskarazko murgiltze eredua ”. Arrabiten ustetan “berebizikoa” da Europa mailan egin nahi den ekimena “hizkuntza politika aktiboa” bermatu ahal izateko.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP