Artxibak

2017/11/17

Estrasburgon, euskara, katalana, okzitandarra, bretoia eta alzaziarraren egoera salatu du Eaj-Pnb-k

Frantziako Hizkuntz guttituen ordezkariek Europaren laguntza galdegiten dute eta Macron-i aldaketa handi bat.

rss Ezagutzera eman
Estrasburgon, euskara, katalana, okzitandarra, bretoia eta alzaziarraren egoera salatu du Eaj-Pnb-k

ARGAZKIA JAITSI

Pako Arizmendi, Ipar Buru Batzarraren presidenteak atzo, Europar legebiltzarrean galdegin du Macron presidenteak bere hitza bete dezan eta Franziako jarrera osoki alda dezan, hizkuntz ainiztasunen alde. Buruzagi jeltzalearentzat, aldaketa hori Lisboako Itunarekin bat egiten lezake eta hizkuntz guttituen hiztunen gaia Oinarrizko Eskubideen mailara tratatzearekin ere. Arizmendi jaunak dio Europak betebeharreko legedi bat egin behar lukeela hizkuntz horien zaintzeko.

Arizmendi jaunak Frantzia mailako eskualde hizkuntzen 5 ordezkarien taldea eraman du. Beren ikusmoldea eskaini dute Europar Parlamentuaren baitan dagoen minoritate eta nazio tradizionalen Intertaldean. Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuak, abiatu duen ekimen hau bururaino eraman du, Ipar Euskadiko Eaj-Pnb-ren koordinazioarekin.

Beñat Arrabit, Euskal Elkargoaren presidentordeak, hizkuntz politikaz arduraduna ere hitza hartu du. Alzaziar hizkuntza, alemanaren euskalki horren arazoak zehaztu ditu Andrée Muchenbach, Unser Land mugimenduaren presidenteak. Geli Grande, Okzitandar Nazio Alderdiaren ko-presidenteak okzitandar komunitatea eta okzitanoa ordezkatu ditu. Hizkuntz guttitu baten eremu handiena dauka okzitanoa, Frantzian, Italiara ere hedatzen dena. Jordi Vera, « Oui au pays catalan »en koordinatzaileak, katalana euskara bezalako, Estado español eta frantsesen arteko hizkuntzaren egoera aipatu du. Azkenik, Yves Le Coadic, Bretoi Alderdiaren Kontseilu Nazionalaren ordezkariak herri honen hizkuntzaren egoera azaldu du ere.

Bere hitzaldian, Pako Arizmendik mezu unkigarri bat helarazi du, hizkuntz ainiztasunaren baloreaz, bizikidetasunaren alde. Erran du : « euskara oso barnetik bizi dut, nere deitura euskaraz da adibidez, eta sentimendu kontuetan sartzen da, hain garrantzitsuak arrazoinarentzat, ongi kudeatuak badira, bizikidetza errexten dutelako eta gaizki kudeatuz geroz, krispazioa besterik ez dutelako ekartzen ». Bakotxaren hizkuntza atxikitzeko eta erabiltzeko pertsonen eskubideen aldeko nazioarte legediaren aipamena egin ondoren, orroitarazi du Lisboako Itunak argi ta garbi ainiztasunaren balorea onartzen duela. Beraz, frantses politika kontra sentsura doa.

Arrazoin horien gatik, Arizmendi jaunak, eskubide horien zaintzeko bete beharreko Europar legedia bat galdegiten du. Frantses gobernuari galdegin dio Macron presidenteak hauteskunde kanpainan egin proposamenak gauzatzea. Ezinbestekoa da ere Frantziak hizkuntz guttituen eurokarta berrets dezan, erakaskuntzan, hizkuntz horien sustapena eta normalizazioa segurta dezan, kanpaina publiko batzu egin dezan, elebakarreko hiztunak ulert dezaten Oinarrizko Eskubide mailako aldarrikapen hau eta hizkuntzen bilakaera jarrai dezan, eraman politikak aztertzeko.

Euskara, katalana, bretoia, okzitanoa eta alzaziarraren egoera zehaztu dute hizlariek, beren hiztun kopurua atxikitzeko eta erabiltzeko espazioen zailtasun handiak azpimarratuz. Murgiltze ereduko erakaskuntza publikotik baztertuak dira, administrazioan edo komunikabideetan, berdin eta hizkuntz horien promozioaren aurkako zailtasun legalak dira, denek onartu dituzten oztopo batzu. Arazo horren konpontzeko, hizlari guziek funtsezkoa jo dute, Europa mailako bete beharreko legedia bat, hizkuntz minoritate horien eskubideak bermatzeko eta Frantziaren politika aldaketa handia segurtatzeko. Estadoaren erreformatik jali tokiko podere berriek hizkuntz politikaren eskumena ere beren gain hartu behar lukete.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP