Artxibak

2018/02/26

« Printzipioz… pragmatikoak izan gaitezen »

Luro fundazioak (irabazteko xederik gabeko elkartea), bere hautu estrategikoen bidez, biharko ipar Euskal Herri barnealdeko erronkei ihardesten diela erakusten du. Lurraldeari egokitutako osasun politika bat gauzatzeko bidea zabaltzen du.

rss Ezagutzera eman
« Printzipioz… pragmatikoak izan gaitezen »

ARGAZKIA JAITSI

1950eko eta 1960ko hamarkadetako hazkunde garaietan gure osasun sistema garatu zelarik, ez ziren gaur egungo traba berak eta ez ziren baitezpada gaur egungo antolaketa mailako premia berak. Garai hartan, kudeaketa dinamikak eta ereduak desberdinak ziren. Orduz geroztik hirurogei urte pasa dira, eta, egun, ipar Euskal Herri barnealdeak bere bilakaeraren araberako erantzunak igurikatzen ditu. Izan ere, gaur egun, lurraldeen artean, arta zerbitzu desberdintasun handiak badira. Luro fundazioa zentzu horretan ari da. Badu zenbait urte fundazioko zuzendaritzak « printzipiozko » jarrerak gainditu eta proiektu pragmatiko bat aztertzeko bidea hartu duela. Luro fundazioan ibili zen Pierre Lhosmot medikuak eraikin horrek tokiko ekonomian zuen eragin azkarra oroitaraztea atsegin zuen eta fundazioa xinaurri kolonia batekin edo erle kofoin batekin konparatzen zuen. Egia da egitura horrek hurbileko osasun zerbitzu eraginkor bat eskaintzen duela eta tokiko biztanleen beharrei erantzuten diela. Jokoan dena osasun publikoa da. Osasun eta zerbitzu kostuak badira bai, baina, herritarrek behar dituzten zerbitzuen eskaintzaren iraunkortasuna bermatu behar da!

Artak bezeroen beharretara egokitzea

Eguneko kirurgia eskaintzen zuen zerbitzuak diru galtzeak eragiten zituen (aktibitate eskasagatik), eta, ondorioz, hetsia izan da. Orain, klinikaren erronka bezeroen beharrei ahalik eta hobekien erantzutea da, eta bereziki zahartzeari lotutako patologiak dituzten bezeroei. Zehazki, egunerokoan, klinikak jarraipen eta berreskurapen artak, medikuntza orokorreko artak eta zahar etxeetako egoiliarrei zuzendutako kontsulta berezituak eta artak segurtatzen ditu. Arta horiek ez daitezke Izpuratik lekutu. Klinikaren aktibitatea demografikoki zahartzen ari den lurralde batean eta kalitatezko geriatria zerbitzu baten inguruan bilduz, etorkizun ederreko proiektua bilakatzen da. Izan ere, ez da barreiatzen eta bezeroen behar nagusiei erantzuten die. Mediku arten eskaintza Ipar Euskal Herrian hobeki banatzen du, mantentze gastuak ttipituz bereziki.

Lurraldeko lehen enplegatzaile estatusa indartua

Luro fundazioak, gainera, hamar bat enplegu gehiago sortuko ditu, jakinik eta 125 soldatadunekin jadanik tokiko enplegatzaile nagusia dela. Izpura eta inguruentzat, egungo oztopoei egokitutako klinika eredu hau proiektu egituratzailea da. Hautu baliosa da, tokiko enpleguaren ikuspuntutik baita ere. Eskualdeko osasun agentziaren eskakizunei ihardesten die eta Euskal Hirigune Elkargo osoan segitu beharreko dinamikan kokatzen da. Egiazko beharrei erantzuten dien osasun politika orekatu bati buruz pentsatzen segitu behar da, partikularki hirien eta barnealdeko lurraldeen artean. Ipar Euskal Herri eta eskualde mailan burutu beharreko gogoeta orokor baten baitan kokatzen da. Errealitate hauetara egokituz, Luro fundazioak, Baionako eta Donapaleuko ospitaleekin sareturik, manera pragmatikoan, lurraldeko osasun eskema horretan kokatzen da.

Pierre ene lagunari…  himenopteroen miresle handiari !

Pako Arizmendi, EAJ-PNBko presidentea

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP