Artxibak
2018/04/09
Parisetik urrun, etorkizunari buruz itzulia den euskal nazionalismo demokratiko bat badago
Frantzian, Fronte Nazionalaz kanpo, ez du iduri nazionalismo hitza existitu daitekeenik. Denek dakigu Fronte Nazionaleko (FN) lehendakariak bere alderdia « Elkarretaratze nazionala » deitu nahi izan duela. Bretainian, Korsikan, Alsazian, Katalunian edo Euskal Herrian mugimendu nazionalistak indartzen ari direla, egunkari gutxik jakinarazten digute, Frantzian. Alta, egunero, aldarrikapen erregionalistak, autonomistak finkatzen ari dira nortasun azkarreko lurraldeen garapeanean parte hartzeko.
Autonomia gehiago eta eskumenen emendatzea
Frantzian, nazionalismoak Fronte Nazionalaren hedabideetako gehiegizko aipamenaz sufritzen du. Alderdi honek ez du nazionalismo moderno eta ireki bat ordezkatzen. Alta, tokiko berezitasunen aldarrikapen modernoak eta irekiak badira. Eta, gainera, jende anitzek sentitzen dituzten errealitate geografiko, historiko, kultural eta ekonomiko berezietan bermatzen direnez, aldarrikapen horiek indartsuak dira. Lurralde Kolektibitate gisa eratu den Korsikaren kasuan, nazionalistak bortizkeriarengandik urrundu dira eta bizi politikoan osoki parte hartzen hasi dira. Badakigu joan den abenduko hauteskundeetan garaipen ederra bildu zutela. Alderdi nazionalista horiek ez dute Frantziako estatutik bereizteko xederik. Beren lurraldearentzat autonomia gehiago, eskumenak emendatzea eta kulturaren eta hizkuntzaren onarpena galdetzen dituzte.
Lurralde horien garapena sustatzeko, eskakizun erregionalistak edo autonomistak gero eta ozenago entzun daitezke. Hemen, lurralde bat bada, Euskal Herriko iparraldea. Euskal Herriko hiru probintzia historikoz osatua da: Lapurdi (kostaldea), Baxe Nafarroa eta Xiberoa (barnealdea). Probintzia bakoitzak ekonomia, gizarte, infraestruktura, kultura, hizkuntza eta arkitektura arloko berezitasunak baditu. Tokika, kontuan hartu beharreko berezitasunak dira. Euskal Herri anitz hori, gaur egun, Euskal Hirigune Elkargoaren eremu politikoan bildua da, eta, zabalago, Akitania Berria eskualdearen baitan. EAJ-PNB alderdiak (Parti nationaliste basque - Eusko alderdi jeltzalea) lurralde horien berezitasunak babesten ditu. EAJ-PNBk hizkuntzaren erabiltzearen alde egiten du, adibidez, Euskal Herriko kultura aberastasunaren parte delako. EAJ-PNB alderdi euskalduna, demokrata, erlisione gabea eta humanista da. Aitzinamenduari irekia da eta etorkizunari buruz itzulia da. Politika beste gisan egitea bilatzen du.
EAJ-PNBren euskal nazionalismoa demokrata, europarra eta etorkizunari buruz itzulia da
EAJ-PNB alderdia mugimendu demokrata-kristautik jalgi zen. Europaren eraikuntzaren alde anitz egin zuen mugimendua izanik, EAJ-PNB errotik europarra da. Alderdiaren kultura politikoan, proiektu politikoak libreak, demokratikoki onartuak eta denen atxikimendua dutelarik, bidezko bilakatzen dira. Egunerokoan, EAJ-PNBk Herriko Etxeetan eta Euskal Hirigune Elkargoan lan egiten du. Tokiko demokrazia biziarazteko eta erakundeak errespetatzeko ideiarekin lan egiten du. EAJ-PNB ez da alderdi baztertzailea. Euskal lurralde anitz, aberats eta dinamiko honen etorkizunean parte hartu nahi duten guziei irekia da.
Laurent Marlin, IBBko burukidea
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09