Artxibak

2018/05/02

Lema Eguna : « Garazi-Baigorri : zein bidaia motak ? »

Panpi Etchegaray, Arrosako auzapezordea eta Euslal Elkargoaren mugikortasun sindikataren presidentordea, Eaj-Pnb-k, Irulegin, Apirilaren 20an antolatu gaualdi-eztabaidaren gomita nagusia zen. Zergatik Lema Eguna ? Hedatzen dugun « Lema » hiruhilabetekari doakio.

rss Ezagutzera eman
Lema Eguna : « Garazi-Baigorri : zein bidaia motak ? »

ARGAZKIA JAITSI

Panpi-k eztabaida piztu zuen erranez, bakotxa ibilgailuz mugitzen dela ibilgailuaren gizartea zalantzan bada ere. Zehaztu zuen : « baserri munduan, zaila da mugitzea ibilgailurik gabe ». Alta, hirian bezala, ibilgailuak eroste gaitasun arazo bat dakar. Familien 2. gastatze iturria da, gutti gora behera 6000€koa. Kutxadura eta sedentaritasun edo estres bezalako osagarri arazoak gehitzen dira, ibilgailu erabiltzearen arazoei.

Baina baserri munduan ere, aterabideak agertzen dira, Aldudeko ibarran, « Kintoa Mugi » izeneko zerbitzu kolektiboaren animatzaile ohiak, Priscilla Ludovicok erakutsi duen bezala. Bidarten Izarbel teknopoloaren bi lantegi sortzaile, lehena autopartekatze zerbitzu batean adituak eta bigarrena, scooter garbi baten proiektu eramaileak, mundu pribatuaren biharko aterabideak erakutsi dute.

Beste gaia : herri erdietatik ibilgailua ateratzeak, Baigorri-ren desbideratzea eta azken 30 urteko Donibane Garazi-ren desbideratze proiekuak, ulertarazten dute ! Bi ikusmolde : alde batetik, bezeroen gainbeheratzearen beldurra ibilgailu guttiagoen gatik eta bestaldetik, herri erdia erakargarriagoa ezarri bezero berrien jinaraziz. Gaualdiaren beste erakaskuntza bat : bi auzo herri baina bi egoera ezberdin : Donibane Garazi, « helburu turistikoa » eta Baigorri, aldiz, « pasagunea ».

Kanporako harremanak, Donapaleu, Baiona eta Nafarrora begira, ideia trukaketen gaia izan da ere, bereziki Panpi Etchegaray, Donibane Garaziko geltokiaren zaintzale ohiak, bihotzean, daukan egitasmoaz : Garazi-Baiona trenaren zerbitzuen hobekuntza.

Orohar, gaualdi aktiboa gai konkretuekin, erakusten duena, zein heinean mugikortasunari lotutako gaiak biharko egutegi politkoaren erdian kokatuko diren, bai hiri, bai baserri munduetan, bakotxari doakion aterabide bereziekin.

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP