Artxibak
2019/03/08
EGI : « Ez dugu aberri askerik izanen, emazte aske eta ahaldundunik gabe »
Euzko Gaztedik (EGI) bat egin du gaur karriketan eman diren eta emanen diren mobilizazio guziekin eta horrela adierazi dute Sabin Etxean 20 bat emazte gaztek burutu duten agerraldian, bertan Martxoaren 8rako egin duten manifestua irakurri eta mobilizazio guztietan parte hartzeko deia egiten den eta beraiek sortu duten bideoa aurkeztu dute.
EGIren emazte talde ainitz batek “emazteen eta gizonen arteko berdintasun politiketan aintzina egiteko ” bere konpromiso sendoa adierazi du gaur Sabin Etxeko Txindoki gelan burutu den Euzko Gaztediren Martxoaren 8ko manifestuaren irakurketan. Aldarrikatu dutenez, “abertzale giren neurrian, argi dugu ez dugula aberri askerik izanen, emazte aske eta ahaldundunik gabe, emazte eta gizonen arteko parekidetasunik gabe alegia ”.
Era berean, “abertzale eta humanista” diren heinean, karriketan emanen diren mobilizazio guziekin bat eginen dutela eta “ama, amatxi eta etxekoandre” guziendako onarpen eta aintzatespen hitzak izan dituzte; “gu gaur hobekiago izaiteko egin duten guziagatik ”. Bururatzeko, “gizonek, euren erosotasunetik” atera behar direla eta “ berdintasun ezatik jasotzen dituzten onurak identifikatu behar dituztela” galdegin dute.
“ Soldata Arrakalak erakutsi eta betikotu egiten du emazte eta gizonen arteko desberdintasuna. Ondorioz, guzion ardura da hori desagerraraztea; erakundeena, enpresena, sindikatuena eta gizarte osoarena”. Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak aitortu du arazo konplexu baten aintzinean girela, zeinean faktore anitzek duten eragina, eta horren lanketa dimentsio anitzekoa izan behar da, inplikatutako eragile guzien eskutik. Gaurko bilkurako hitzartzeak, Arrizabalagak azaldu du Soldata Arrakalak bi funtsezko kontu dituela oinarrian: batetik, emazteek soldata txikiagoak dituztela, duten lanpostuetan soldata txikiagoak daudelako; eta bestetik, kontratazioetan duten lanegun txikiagoa, behin-behinekotasuna izaten dutelako eta gainera etxeko eta familiako lana bere gain hartzen dutelako. Faktore horiek, gaineratu du, munduko herrialde guzietan ematen dira eta ez dute mugarik, adinik edo lan-sektorerik.
“2016an emazteen errenta 15.578 eurokoa zen, eta gizonena 25.696. Desberdintasuna 10.000 eurotik gorakoa da. Oro har, emakumeok guttiago kobratzen dugu gizonek baino lanordu guttiago egiten ditugulako – ainitzetan, familiak artatzeko-, ekonomikoki guttiago baloratutako sektoreetan egiten dugulako lan eta ez girelako ardura-karguetan”. Begibistakoa da, baieztatu du, berdintasunak pertsona guztien konpromisoa galdegiten duela, “gizarteak jakin behar du berdintasunaren alde lan egin dezakeela. Ezin dugu beste alde batera begiratu”.
Leixuri Arrizabalagak berretsi du lan-eremuan berdintasunaren aldeko defentsa lehentasuna dela, kezka eta lana eragiten duena bere alderdian eta euskal erakundeetan, eta berdintasuna benetakoa izaiteko legealdian zehar abian jarritako ekintzak, planak eta ekimenak aipatu ditu. “Politika publikoak eremu juridikoan, ikuskaritzakoan, hezkuntzan edo lan arloan garatzen direnak”, erran du. Emandako pausoen artean nabarmentzekoak dira guraso-baimen berdinak eta transferiezinak, Soldata Arrakalaren aurkako estrategia, Berdintasun Legea zabaltzeko proposamena edo lan ikuskaritzako kanpainak. Eusko Jaurlaritzak aste honetan onartutako instrukzioa ere aipatu du Arrizabalagak, gizon eta emakumeek kontratazio publikoan soldata-berdintasuna izateko klausulak sartzekoa. Neurri hori Soldata Arrakala gutxitzeko estrategiaren baitan dago. Estrategia horren helburua da 2030erako Euskadi izatea Europan Soldata Arrakala duten bost herrialdeetako bat. “Aintzina jarraitzen dugu sendo, gizartea gero eta konprometituago da berdintasunarekin, baina bidea luzea da eta duela urte asko ekindako ahaleginarekin jarraituko dugu gure seme-alabei gizarte hobea uzteko, non emakumeek eta gizonen eskubide eta aukera berak izanen baitituzten”, bururatu du.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09