Artxibak

2019/04/16

2019ko Europar Aberri Eguna bat

Aberri Eguna Thiers hiribidean iraganen da Jose Antonio Aguirre Lehendakariaren estelaren ondoan, arratsaldeko 6etan.

rss Ezagutzera eman
2019ko Europar Aberri Eguna bat

ARGAZKIA JAITSI

1932az geroztik, Aberri Egunaren ospatzearen ohitura hartu du EAJ-PNBk.

Nazionalismo baztertzaileen aurka

Gaur baztertzaile diren nazionalismoak, bereziki Europar Batasunaren aurka izanez, ez dute ezer ikustekorik EAJ-PNBrekin. Integrazio baloreak eta bereziki Europa zaletasunaren alde izan da eta izanen da EAJ-PNBk,  Federalismoa edo ainiztasun kulturalen alde agertzen delako.

Beti danik, EAJ-PNBk harreman linerarak defenditu ditu, Europa federal batean. Beste Europar herriekin berdinezko harreman batean izan nahi dugu. 30 hamarkadan, Aristide Briand-ek egitasmo europarra defenditu zuelarik, jadanik horren alde zegoen EAJ-PNB, faxismoen igoera garai horretan, Franco, Mussolini eta Hitler-ekin.

1933an jadanik, « Euzkadi Europa » leloa

1933an, Aberri Egunaren leloa « Euzkadi Europa » hautatu zuen EAJ-PNBk, nere ondoan dagoen argazkiak erakusten duen bezala. Izaskun Bilbao Barandica, gure eurodeputatuak afitxa hori erakusten du Guy Verhofstadt, ALDEko burua eta Alexandre Beels, ALDEko idazkari nagusiarekin. ALDEko Europar talde zentristan parte hartzen du EAJ-PNBk, PDE (Europar Alderdi Demokrata)-ren bidez.

EAJ-PNBren gizon batzuek lan egin dute euskal herritarren nahia errespetatua izan dadin : Jose Antonio Aguirre (1904-1960) baina ere Xabier Arzalluz (1932-2019) berrikitan utzi gaituena. Jarraitu beharreko bidea erakutsi digute Euskadi osoarentzat.

Bilbon, 1932an, lehen Aberri Eguna antolatu zuen EAJ-PNBk, Madrilek foroen aurkaren jarrerari aurre egiteko eta foruen berriz ezartzeko ekintza asmatuz, Errepublika itzuli ondoren, Espanian. Xabier Arzalluz-ek herbestean hasi zuen bere ibilbidea. 20 urtez egon da Alderdiaren buruan. IItzalean lanean ari izan da euskal abertzaletasunaren aldarrikatzeko transizioan. Euskadiren emanzipazio politiko eta ekonomikoa sustengatu du atxegabean.

Jarraitu beharreko bidea erakutsi duten itzal handiko jendeak

Itzal handiko gizon horiei zor diegun omenaldia eskainiko diegu, Apirilaren 21ean, Donibane Lohizunen. Jarraitu beharreko bidea erakutsi duten jendeak, balore demokratikoen bidea. Euskadi egiten duten gizon emazteei gomita luzatzen diegu, gurekin ospatzeko, Aberri Eguna berri honetan, heldu den Apirilaren 21ean, Thiers hiribidean, Aguirre Lehendakariaren estelaren ondoan.

 

Pako Arizmendi, EAJ-PNBko presidentea

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP