Artxibak

2019/04/16

EAJ-PNBk R&PS/Berdeen zerrenda sustengatzen du Europar hauteskundeetan

EAJ-PNBk EELV koalizio zerrenda sustengatzen du R&PS taldearekin.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNBk R&PS/Berdeen zerrenda sustengatzen du Europar hauteskundeetan

ARGAZKIA JAITSI

Talde hortan gira EA eta ABrekin. Koalizio hortan 6 toki badaude R&PSentzat, horietan lehena François Alfonsi, korzikarra 9. tokian izanen da. Baionan iragan R&PSeko Biltzar Nagusian Korzikar baten izendatzea erabakia izan zen R&PSeko lehen hautagai bezala.

Euskararen Lurralde Estatutua eta Klima aldaketaren aurkako borroka

Lucien Betbeder, Ipar Euskadiko ordezkariak gure baloreak defendituko ditu. EAJ-PNBk François Alfonsiren hautagaitza sustengatzen du. Europar Parlamentuan hautatua bada, EAJ-PNBk aurkeztu « euskararen lurralde estatutua » bere gain hartuko du. Lehen aldikotz, Estatutu horrek babespen legal bat eman lezake euskarari Ipar Euskadi mailan, politika nahikor baten egiteko. Gaiatasun legal guzien baliatzea da helburu, horietan esperimentazio legislatibo bat gaurko zailtasunak gainditzeko, horietan adibidez, inbertsio pubikoa ikastetxe pribatuen egiteko. Euskal Elkargoa eta Estadoaren arteko hitzarmen bat ahalbideratu lezake euskara-frantsesa elebitasuna errealitatea bihur dadin esparru publikoetan.

Desmartxa hau ere sustengatzen dugu Europa mailan, bereziki klima aldaketaren aurkako gaiarentzat. GIECaren arabera, ekintzen %50 70a tokian berean egin behar litaizke. Beraz Berdeetze osagarri gintazke.

Pako Arizmendi, EAJ-PNBren herrialde presidentea

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP